Ekilibria

Nutri-Score

Nutrizio arloko informazioa ikusteko beste modu bat

EROSKI markako gure produktuetan ageri den adierazle berria da Nutri-Score, nutrizio arloko semaforoaren osagarri izango dena. Produktuaren sailkapen orokor bat eskaintzen du, eta bost mailatako eskala darabil horretarako, bakoitza letra eta kolore batekin adierazia (A berdetik E laranja ilunera). Neurri handieneko zirkuluak adierazten du elikagaiak nolako kalitatea duen nutrizioaren ikuspegitik.

  • Eredu horretan, nutrizioaren ikuspegitik “kaltegarritzat” jotzen dira kaloriak, azukre sinpleak, gantz saturatuak eta sodioa (gatza). Horiek kendu egiten dituzte puntuak.
  • Bestalde, elementu “onuragarriak” dira (puntuak gehitzen dituztenak) proteinak eta zuntza, eta baita errezetan ageri diren frutak, berdurak, lekaleak eta fruitu lehorrak ere. Beste hitz batzuetan: gauza onek gehitu egiten dute eta txarrek kendu, eta puntuazio bat lortzen da guztira: zenbat eta berdeagoa izan, hainbat hobeto, eta zenbat eta laranjagoa, okerrago.
  • Elikadura zientzien arloko akademikoek sortua da Nutri-Score eredua, eta Europako Batasunak balioztatua dago; gainera, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) orain berriki eman dio bere onarpena.

EROSKIn, sistema guztiak zorrotz aztertu ondoren eta ebidentzia zientifikorik berrienean oinarrituta, kanpaina parte-hartzaile bat abiarazi genuen milaka Bazkide Bezeroren artean. Iritziak biltzeko epea bukatu ondoren, EROSKI club-eko 8.500 bazkidek erabaki zenuten sistema hori gehituko geniela gure markako produktuei, zuen ustez hobekuntza argia baitakar nutrizio arloko etiketa osatuagoa, erabilgarriago eta ulergarriagoa lortzeko bidean. Nutrizio arloko semaforoaren ondoan agertuko da, eta erraz jakingo duzu produktu bakoitzak nolako balorazio globala daukan nutrizioaren ikuspegitik, eta antzeko beste batzuekin alderatu eta hobeto aukeratzeko modua izango duzu. Etiketa berri hori daramaten lehen ontziak iritsi dira dagoeneko gure saltokietara.

EROSKIren etiketa aurreratu berria erabiltzeko aholkuak

Nutri-Score bereziki erabilgarria da sail berekoak diren elikagaiak alderatzeko.

Elikagaiari eman zaion balorazioak 3 informazio mota ematen ditu, eta lagundu egingo digu zer erosi erabakitzen:

  • Sail bereko produktuen artean, zein den onena nutrizioaren ikuspegitik. Adibidez, begiratu batekin, erakutsi egiten du gosaritako zerealetan zeinek duen nutrizio profil onena.
  • Une jakin batean hartzen ari garen produktu guztietatik zein den osasungarriena (nahiz eta sail desberdinetakoak izan). Adibidez, postreko produktuen balorazio bat egiteko aukera ematen du.
  • Elikagaia zenbateko maiztasunez eta/edo kopuruetan jan behar den. Adibidez, landare oliotan kontserbatuta datorren arrain bat C mailan egongo da (olioak ematen dizkion kaloriengatik), eta naturalean datorrena, berriz, B mailan. Horrek ez du esan nahi, inola ere, elikagai hori ez dela osasungarria, kopuru txikiagoetan jan behar dela baizik. Atun freskoarentzat, adibidez, 125 gramoko errazioa gomendatzen da, eta oliotan datorren atunarentzat, berriz, 70 gramokoa.

Nola bateratzen dira Nutri-Score eta nutrizio arloko semaforoa?

  • Nutri-Score: orokorrean aukera osasungarriak egiteko, produktua modu globalean hartuta.
  • Nutrizio arloko semaforoa: osasun arrazoiren batengatik (diabetesa, hipertentsioa, gehiegizko pisua…) zure dietan kontrolatu egin behar badituzu kaloriak, gantzak, azukreak edo gatza, esan egingo dizu elikagaiaren zati batek zer kopurutan ematen duen mantenugai jakin hori: kopuru txikian, tartekoan edo aipagarrian.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
195397