Tokiko produktua

Ona da hemengoa eta ber-bertakoa izatea

 

“Bai. Jakina ona dela hemengoa izatea! Beste hainbat konturen artean, betiko zaporeak berreskuratzeko edo jaten dituzun produktuak hazten, arrantzatzen edo zaintzen dituzten ekoizleei aurpegia jartzeko.

Etorkizun oparo bat nahi badugu, hemengoaren aldeko apustua egin behar dugu, eta argi dago EROSKIk hori ulertzen duela eta bertako produktua zaintzen duela. Hala, duela hamar urte hitz egiten hasi ginen eta akordio bat egin genuen. Orain, akordio horri esker, jendeak nire produktua ezagutzen du eta edozein lekutan sal dezaket. Gutxi barru, online plataforma berri batean ere bai! Gainera, kalitatea hobetzeko eta produktu jasangarriagoak ekoizteko aukera izan dut. Beste familia ekoizle batzuk ezagutu ditut, eta orain, haiekin nabil elkarlanean.

Eta garrantzitsuena: dena gardentasunez egiten dugu beti, EROSKIren eta gure arteko banaketa bidezkoa bermatuz. Beraz, espero dut gure harremana luzea izatea! Nahi dugun ogibidean eta lekuan bizimodua ateratzeko aukera eskaintzen digulako nirea bezalako hainbat familiari. Eta horrek guztion etorkizuna hobetzen du. Ez bakarrik nirea. Zurea ere bai.”

 

EROSKIn beti izan dugu argi inguruko lurren garapenak gure etorkizuna bermatzen duela. Horregatik, konpromiso irmoa eta iraunkorra dugu gure lurraldearekiko.

Pasioak eta maitasunak batzen gaituztelako. Eta talde-lanak, eta hobera egitera eta hemengo produktu onenak garatzera bultzatzen gaituzten balioek. Betiere, modu bidezko eta iraunkor batean. Guztientzat, baita zuretzat ere. Horregatik egin dugu tratu bat. Guztientzako bidezkoa den tratu bat, 2012an familia ekoizleekin abiatu genituen konpromisoak indartzen dituena.

DEKALOGOA EUSKARAZ

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
398305