Urtarrila hastear da eta ilusioz eta urte berrirako asmoz beterik gaude. Hori bai, horiek betetzeko laguntza bat ez da gaizki etorriko.
Aurrezteko asmoa klasiko hutsa da, eta Eroski APP-ari esker hori betetzen lagundu nahi dizugu, izan ere, gehiago aurrezten laguntzeaz gain hobeto aurrezten ere lagunduko dizu.
Ba al dakizu nola?
Hilero zenbat eta nola aurrezten duzunari buruzko informazioa izango duzu eta aurrezki-kupoiak, liburuxkak eta eskaintza pertsonalizatuak klik batera izango dituzu.
Aurreztu gehiago: aurrezteko aukera bat ere gal ez dezazun
- AURREZKI-KUPOIAK: Pantaila nagusian, klik batekin aktiba ditzazun.
- ESKAINTZA PERTSONALIZATUAK: zuretzako eskaintzak dituzu eskura.
- LIBURUXKAK: zure ohiko denda zein den jakinda, liburuxka digitalak izango dituzu, eskaintza pertsonalizatuekin. Eta, gainera, papera aurreztuko dugu!