Koronabirusarekin bizitzen ari garen kezka orokorraren aurrean, EROSKIko dendetan zer neurri hartzen ari garen jakinarazi nahi dizuegu, gure lantaldearen eta bezeroen osasuna zaindu eta, premia biziko artikuluen hornitzaile garen aldetik, zerbitzua eta kalitatea bermatzeko.
Gainera, behar handiena duten taldeei ere lagundu nahi diegu, bi ekimenen bitartez. Lehena Gurutze Gorriarekin elkarlanean egiten ari garen ekintza solidario bat da, COVID-19aren eraginez kalteberatasun-egoeran dauden haur eta familien alde, haien oinarrizko elikadura, higiene eta garbiketa-premiak estaltzeko, besteak beste. EROSKIk bere bezeroek emandako kopurua bikoiztuko du, eta hasiera batean 50.000 euroko ekarpena egingo du laguntza lehenengo egunetik aktibatu ahal izateko.
Bigarren ekimenaren bidez, 65 urtetik gorakoei dohainik etxera eramango zaie EROSKI supermerkatu eta hipermerkatuetan egindako erosketa (online supermerkatuan egindako erosketak ez dira sartzen).
Une hauetan, EROSKIko langileok ahalegin guztiak egiten ari gara bezeroei laguntzeko. Horretarako, beste neurri batzuen artean, gure dendetako lantaldeak indartu ditugu, orain jarduera hain kritikoa ez duten egoitza sozialetako kideen laguntzarekin.
Egunero osasun-agintariekin harremanetan gaude bizkor eta prebentzioz jardun ahal izateko. Erosketa egitean ohitura batzuk hartzea zein garrantzitsua den informatzeko eta garbiketari, produktuen eskuragarritasunari eta zerbitzuen aldaketari lotutako neurriak jarri ditugu martxan dagoeneko.