Horrelakoa da gure pasten sorta. Energia-iturri ona, familia guztien gustukoa eta haurrek ere erraz jaten dutena.
Munduko elikagai ezagunenetako bat dugu pasta, hozkada bakoitzean gozamen-sentsazio ederra ekartzen diguna. Baina zaporeaz harago, zientzia oso bat dago pastaren atzean.
Digestio-osasun egoki bat izateko zuntz-eduki nahikoa dauka eta bihotzaren gaitzak edo diabetesa pairatzeko arriskua murritzen laguntzen digu.
Gainera, jende askok pastak gizentzen duela uste badu ere, koipe urriko elikagai bat da. Egia esan, pastarekin batera jaten ditugun saltsak edo jakiak izaten dira kaloria gehien ematen dizkigutenak: txorizoa, haragi xehatua, hirugiharra…. Barazkiekin konbinatuta da pasta jateko modurik onena, eta bihi osokoa bada, askoz hobe!
Jakingo duzunez, pasta mota ugari daude: klasikoak, gourmet erakoak, bihi osokoak, ekologikoak… eta horiek prestatzeko modu are gehiago.
Pasta egostea gauza sinplea da, mundu guztiak egiten dakiena, ezta? Edo hori uste dugu, behintzat.
Jarraitu irakurtzen eta aurkitu gauzak ondo egiten dituzun egiaztatzeko eta pasta maisu-mailan prestatzeko hainbat gomendio eta trikimailu erraz.