EROSKIN irailaren 5etik 25era “Ospitaleko Lagunartea” elkarteari laguntzeko ekimen bat egingo da, Bizkaiko Gurutzeta ospitalean dauden minbizidun haurrei laguntzeko. EROSKI Artea hipermerkatuko edozein kutxatan kit solidario bat erosi besterik ez duzu egin behar laguntzeko; izan ere, kit bakoitzaren zenbateko osoa (5 euro) haurren minbizia ikertzeko izango da. Kit bakoitzean kirol-oinetakoetarako lokarriak, eskumuturreko bat eta orri-markatzaile bat daude.
Eman izena irailaren 24ko ekitaldirako
Muinaren emaile egitea denon esku dagoen erantzukizuna da. Eta muina ematea zein garrantzitsua den jakiteko, EROSKI Arteako (Bizkaia) bezeroen gelan informazio-hitzaldiak emango ditugu irailaren 24an (larunbata), hezur-muina emateari buruz.
Ospitaleko Lagunartea
Ospitaleko Lagunartea irabaz asmorik gabeko elkarte bat da eta Gurutzetako (Bizkaia) Unibertsitate Ospitaleko Haurren Atalean prozesu onkologikoren bat jasan duten amak, aitak, haurrak eta nerabeak daude bertan. Aita eta ama horiei minutu bakar batean aldatu zitzaien bizitza, beren semeak edo alabak minbizia zuela esan zietenean.
Ospitaleko Lagunarteak hainbat ekimen egiten ditu ikerketarako dirua lortzeko eta BioCruces osasun-ikerketa institutuaren lankiderik aktiboenetakoa da, haurren onkologia arloko ikerketa proiektuetan. Elkartea lanean aritzen da haurren minbizia normalizatu eta gizatiartu dadin, jendea ohartu dadin hezur-muina ematearen garrantziaz eta haurren minbiziaren aurkako borrokan ikerketa mediko-zientifikoak egiteko dirua biltzeko kanpainetan parte hartzen du.
Egin muin emaile
Hezur-muina ematea, edo guraso hematopoietikoa izatea, bizirik gaudela egin dezakegu. Zuzenean ematea baino gehiago, hezur-muina ematea erabakitzen dutenek egiten dutena da munduko edozein tokitan norbaitek muin hori behar izanez gero emateko borondatea azaldu.
Mundu osoan milioika lagun daude erregistratuta emaile izateko eta hala ere, behar izaten duten pazienteen %25 inguruk ez dute emaile egokirik aurkitzen. Horregatik da beharrezkoa gero eta emaile gehiago egotea izena emanda eta erabateko bateragarritasuna lortzen saiatzea.