EROSKI enpresa

Partekatutako balioa sortzearen alde egiten dugu nekazaritzako elikagaien sektore dibertsifikatuan

-Palma Mallorcakoan plataforma automatizatu berria dugu eta horrek freskoetan espezializatzea sustatzeaz gain, Balear Uharteetako gure ekoizpena hobetzen du.

– Elorrioko (Bizkaia) elikagaien plataformako automatizazio berria Europa berritzaileenetakoa da, aukera sorta zabalagoa izan dezakegu horri esker eta eraginkortasun maila handiagoa lor dezakegu.

– 4.793 merkataritza-hornitzaile ditugu, 114 berri sartu baitzaizkigu 2014an, eta nekazaritzako elikagai sektore dibertsifikatuaren jasangarritasunaren aldeko apustu argia egin dugu.

– Tokiko 282 produktu berri sartu ditugu eta orain gure dendetatik gertu ekoitzitako 20.384 elikagai ditugu.

– “ETE-EEROSKI konpromisoetan” dauden 2.496 hornitzaileen bidez epe luzeko akordioak lortzen ditugu, tokiko produktuei balioa emateko eta produktu horiek kontsumitzaileengana gerturatzeko.

EROSKI bere sare logistikoa eraldatzen ari da, eredu lehiakorragoa, malguagoa eta industrializatuagoa izan dezan. Automatizatutako plataforma logistiko berriek pertsonen eguneroko laneko baldintza hobeak eta ekoizpen-prozesuetako optimizazioa uztartzen dituzte; denda-sareari zerbitzu bikaina bermatzen diote, gastu logistikoak murriztu, eskaintza sorta zabalagoa izateko dugun gaitasuna hazi eta, azken finean, gure bezeroen erosketa-esperientzia hobetzen laguntzen dugu.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13256