Piedemonte Upategietako kudeatzailearekin, Santiago Labari Saragüetarekin, hitz egin dugu. Bizitza-proiektua eta pasio hutsa.
- Erriberrik sortzen ikusi zintuzten duela 30 urte, zuen historia kontatuko diguzu?
Piedemonte Upategiak Erriberrin daude. 1992an sortu zen, ardoa egiteko teknika modernoak eta tradizioa uztartuz kalitatezko ardoak egiteko nahia zuten mahastizain talde bat batzean.
Enpresa sortu zenetik, erronka askori egin behar izan diegu aurre. Jakina, beharrezkoa da etekin ekonomikoa eta negozioaren iraunkortasuna bilatzea, baina enpresa-helburu horren inguruko gertaera gogoangarriak bidelagun zoragarriak dira. Gertaera horiek guztiek osatzen dituzte gure lanaren filosofia eta helburuak: egunez egun gure produktuaren kalitatea hobetzea, gure ardoen berezko nortasunari eustea, ingurumenarekiko eta elikagaien segurtasunarekiko konpromisoa izatea, gure bezeroak egunez egun harritzea, gure mahastizain bazkideekin soinez soin lan egitea, beharrean dagoen jendea ez ahaztea eta urtez urte beharra duten kolektiboei gure “harri-koskorra” emateko moduak bilatzea. Familia bat sortu nahi dugu gure upategiaren inguruan.
Piedemonte Upategiek egiten dituzten ardoek nazioartean ospe eta aitortza handia lortu dute Nafarroa J.D.-aren barruan, “Pirinioen oinean”, ezin hobeto kokatuta daudelako. Izan ere, klimatologiari eta lurzoruen eta inguruen aniztasunari dagokienez, inguru ikusgarri baten emaitza dira; baina, batez ere, mahastizainen eta langileen ahaleginaren ondorio dira, ardo guztiak benetan bereziak egiten baitituzte eta ardo izarra baitira.
- Zerk bereizten zaituzte inguruko beste upategietatik?
Piedemonte Upategien filosofia balio multzo bat da, eta horiei esker, nortasun propioa eta ongi zehaztua dugu. Guretzat, garrantzitsua da, kalitateari dagokionez, merkatuari produkturik onena eskaintzea, baina, horrez gain, gure ardoak indartu egin behar dira jasangarritasunaren, elkartasunaren, talde-lanaren eta beste zenbait konpromisoren bidez.
Lantalde espezializatua eta dinamikoa gara, eta erantzun azkarra eta, batez ere, bezeroarekiko enpatia ditugu ezaugarri, gure produktu eta zerbitzuen bidez gogobetetasuna bilatzen baitugu. Gure lanean, gure bezero eta hornitzaileekiko tratu adeitsua eta eraginkorra da nagusi. Hasieratik, enpresa negozio hutsa baino zerbait gehiagorantz zuzentzeko apustua egin dugu.
- Zaila da tradizioa eta abangoardia uztartzea?
Egia esan, ardo-tipologiari dagokionez merkatuaren joera berriei buruz ari bagara, beti aurkituko ditugu kontsumitzaileak. Kontsumitzaile batzuek ardo beltz tradizionalen alde egiten jarraitzen dute, gorriez maiteminduta dauden kontsumitzaileak, freskotasun eta gorputza duten zurien alde egiten duten kontsumitzaileak edo fruta-gustuko eta bolumena duten ardo gazteak. Beti daude, baita ere, ardo gozoen, frizzante motako ardoen eta abarren aldeko apustua egiten duten kontsumitzaileak.
Merkatu-joerak ere asko aldatzen dira herrialde batetik bestera, edo eskualde batetik bestera. Kontua da kontsumitzaileak ahalik eta preziorik onena duen kalitatea bilatzen duela beti.
Tradizioa eta abangoardia bateratzea zaila izan daiteke, beti merkatuko modei jarraitzen saiatzen bazara; baina, egia esan, beti saiatzen gara, gure idiosinkrasiatik eta berezko nortasunetik urrundu gabe, gure produktuak alderdi guztiak hobetuko dituen edozein joera edo berrikuntzatara moldatzen eta adi egoten. Beti saiatzen gara gure ardoek gure onena adieraztea, gure jatorria eta historia ahaztu gabe.
- Nola hurbil daiteke ardoa belaunaldi berrietara?
Ardoaren mundua belaunaldi berrietara hurbiltzea da gaur egun upeltegi guztiek aurrean dugun erronka nagusia.
Gure aurka askotan jokatzen duten hainbat alderdiri egiten diegu aurre zuzenean, baina, aldiz, aukera eta argudio handiak ditugu ardoaren mundua gazte kontsumitzaileei sustatu, garatu eta hurbiltzeko.
Ardoa gure tradizioaren parte da, dieta mediterraneoaren parte da, eta, gizarteko sektore askok presio handia egin arren, “neurriz” kontsumitutako ardoa oso onuragarria da guretzat.
Mundu hau gazteei hurbildu behar diegu, ardoari buruz hitz egiteko alderdi zailak ahaztuz. Ardoa ez da gutxi batzuek bakarrik uler dezaketen zerbait, askoz errazagoa da, eta, askotan, jendeak uste du horri buruz ulertzen dutenentzat baino ez dela.
Ardoa inoiz probatu ez duen kontsumitzailea beti hasten da ardo freskoekin, fruta-gustukoekin, edateko errazekin, hasieratik gure zentzumenak gozatzen dituzten ardoekin, eta horrela hasi behar dugu mundu honetan. Gaur egun, mota guztietako kontsumitzaileentzako ardoak daude: ardo gorri freskoak eta fruta-gustukoak; ardo zuri ikusgarriak, adierazkortasun handikoak; eta ardo beltz gazteak, hasieratik bertatik gure zentzumenetara atseginez harritzen gaituztenak.
Gazteei ardoa hurbiltzea da produktu honen onberatasuna arazorik gabe erakustea eta gozatzen jakitea.
- Zerekin ezkontzen da hoberen Nafarroa J.D. Echave zuria? Navarra?
Nafarroa J.D. Echave zuriaren bereizgarriak adierazkortasuna eta freskotasuna dira. Ederki ezkontzen da arrainekin, haragi zuriekin, paella eta pastarekin, baita ketu eta pateekin ere. Kontsumitzeko tenperatura optimoa 8 ºC eta 10 ºC artekoa da.
- Zein dira zuen hurrengo urratsak? eta zuen ametsa?
2023. urtean eta hurrengoetan ilusioz beteriko garaia datorkigu, proiektuez, berrikuntzez eta itxaropenez betea.
Piedemonte Upategiek lan handia eta oso gogorra egin dute 30 urtean, alderdi guztiak hobetzeko: leku liluragarrietan aurkeztu ditugu ardoak, Nafarroaren izena urruneko hirietara eraman dugu eta aitorpen ugari jaso ditugu.
2023. urtean eta hurrengo urteetan, funtsezko aldia izango da ardo handiak, ardo berriak, betiko ardoak eta, jakina, gure bizitza-proiektuaren filosofia eta grina hutseko proiektua sortuz hazten eta hobetzen jarraitzeko.
Zain ditugu aireportuak, hegazkinak, hotelak…ekitaldi handiak eta azokak gure inportatzaile eta banatzaileekin…Zain ditugu bezeroei eskaintzeko ardo berriak…zain ditugu helmuga berriak…eta, espero dezagun, baita emozio handiak ere. Nork hobe dezake hori?