Eskaintzak eta zozketak

Prestatu errezeta osasuntsuak 5 minututan zure sukaldeko robotarekin!

Pizzak, hanburgesak, patata frijituak, plater prestatuak… Ezin dira zure elikaduraren oinarria izan. “Ez dut denborarik”. “Ordu gehiegi ematen ditut etxetik kanpo”. “Lana eta bizitza sozialarekin asko kostatzen zait otorduak antolatzea”. Janaria prestatzeko denborarik ez duzu? Aitzakiak bukatu dira!

EROSKIn soilik eskuragarri dagoen sukaldeko robot berriak egunero askotariko otordu osasuntsu eta orekatuak prestatzeko aukera eskaintzen dizu. Janaria prestatzea ez da inoiz hain erraza izan. Berdin dio sukaldari ona bazara edo arrautza bat frijitzen ez badakizu; Yämmi robotarekin chef bat bazina bezala modu errazean prestatu ahal izango dituzu errezeta osasuntsu eta gozoenak, 5 minututan soilik!

Esaera zaharrak esaten duenez, “osasuna ta bakea, lapiko ondo betea”. Eta, egia esan inork ez du zalantzan jartzen osasun ona mahaian hasten dela. Zorionez, tradizio gastronomiko osasungarrietako bat duen herrialdean bizi gara: dieta mediterraneoa. Oliba olioa, landare jatorriko sasoiko jakiak (barazkiak, ortuariak, lekaleak, fruitu lehorrak), frutak, zerealak (ogia, arroza, pasta, kuskusa), haragiak eta arrain freskoak (urdinak badira, hobeto) tradizio lerro sinpleetatik harago doan herentzia kultural baliotsu baten oinarriak dira.

Yämmi robotarekin dieta mediterraneoan oinarritutako errezeta osasuntsu anitz prestatu ahal izango dituzu: errezeta tradizionaletatik (entsaladak, zopak, barazki-kremak, erregosiak, lekaleak, gisatuak…) berritzaileetaraino. Plater begetarianoak barne hartuz, bai eta hainbat jakiekiko intolerantziak dituzten pertsonentzako errezetak. Horrez gain, janaria lurrunetan ere presta dezakezu, eta hori sukaldaritza-teknika osasuntsuetako bat dugu, koipe gehigarririk erabiltzen ez duenez, elikagaien ezaugarri nutritibo eta organoleptiko guztiak mantentzen dituelako.

Oso krematsuak

Hotzak nahiz beroak, barazki zopa eta kremak, zalantzarik gabe, plater osasuntsuetako bat dira. Eta oso moldakorrak, izan ere, milaka konbinazioetan presta daitezke. Yämmirekin berehala prestatuko dituzu, robotak zure ordez egiten baititu lanik astun eta monotonoenak: zuritzea, moztea, xehatzea, birrintzea… Gainera, urte osoan zehar har ditzakezu. Zein gozoa den gazpatxo edo salmorejo freskoa egun beroetan! Eta nola eskertzen den kalabaza edo azenario krema beroa negu gorrian lanetik itzultzean…

Yämmi sukaldeko robotaren beste abantaila bat da jaki integralak modu erraz eta sinplean prestatzen dituela. Izan ere, jaki hauek, nutrizio aldetik zeharo onuragarriak izan arren, askotan ez dira sukaldaritza tradizionalean erabiltzen, jende askok ondo ezagutzen ez dituelako. “Bihi osoko arrozak denbora gehiegi behar du”, “bihi osoko irinarekin egindako ogia ez da igotzen” edo “bizkotxoak oso lehor geratzen dira” bezalako kexak entzun ohi dira produktu hauek erabiltzen dutenen artean. EROSKIren sukaldeko robot berriarekin, elikagai finduekin bezain erraza da jaki integralekin errezetak prestatzea. Eta, jakina, askoz ere osasungarriagoa!

Eta azkenbururako? Yämmik edozein otordu modu osasuntsu eta zaporetsuan amaitzen laguntzen dizu. Izan ere, bere funtzio anitzak baliatuta, zure jogurtak (frutekin edo frutarik gabe), irabiakiak, smoothieak eta izozkiak prestatu ahal izango dituzu. Eta guztia, %100 naturala. %100 osasuntsua.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
158317