EROSKIn 1 miloi sagardo-botila baino gehiago merkaturatu genituen 2015ean, eta euskal hornitzaileei egindako erosketak %5 igo genituen. Horrez gain, Euskal Herriko sagardoa gure sare komertzial osoan saltzen dugu. Horrela, tokiko ekoizleei ematen diegun laguntza areagotu egin dugu. Egun, hogei bat ekoizleren 30 euskal sagardo-marka baino gehiago banatzen ditugu gure dendetan.
Euskadin gehien errotuta dauden sagardo-etxeen ordezkariek (Bereziartua, Gurutzeta, Isastegui, Saizar, Zapiain, Egi-Luze, Begiristain, Petritegi eta Zelaia) EROSKIren txotxean parte hartu dute.
«Sagardo-denboraldiaren hasiera neguko eta udaberriko gertakari gastronomiko garrantzitsua da benetan. Sagardo-sektorearen etorkizuna lehengaiaren eta produktuaren kalitateak eta ekoizpen-prozesuak ziurtatuko dute. Horrez gain, EROSKI bezalako banatzaileek sagardoaren alde eginiko apustua nahitaezkoa da sektorearen etorkizuna bermatzeko» adierazi du Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen koordinatzaile teknikoak, Unai Agirrek.
EROSKIko sagardo-denboraldiaren hasierak tokiko produktu honen sustapen-kanpaina zabalagoaren abiaraztea suposatzen du. Haren ondoren, gure sareko hipermerkatu eta supermerkatuetan dastaketa azalduak antolatuko dira gure bezeroei sagardoaren ezaugarriak jakinarazteko.