EROSKIn harategiko, urdaitegiko edo arrandegiko salmahaiak ditugu eta bertan, langile adituek produktua zure gustura prestatzen dute, aukeratzen duzun mozketarekin, kantitate bereziekin… Gainera, enkarguak egiteko aukera eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizugu; hala nola, produktua urdaitegian bertan hutsean ontziratzea eta askotariko hestebeteen erretiluen prestaketa.
Une honetan bizi dugun ohiz kanpoko osasun-egoera dela eta, segurtasuna indartu dugu gure salmahai guztietan. Horretarako, besteak beste, honako neurriak hartu ditugu:
- Garbiketa indartzea, arreta berezia jarriz gehien erabiltzen diren eta bezeroekiko esposizio handiagoa izan dezaketen elementuetan; adibidez, balantza edo beirateetan. Horiez gain, arreta bereziarekin zainduko ditugu elikagaiak maneiatzeko tresnak; hala nola: labanak eta beste batzuk.
- Urdaitegiko produktuen dastaketa mota guztiak ezabatzea, arriskuak murrizteko. Gainera, hestebete-kordak eta mozteko urdaiazpikoa filmarekin estalita daude, produktuaren esposizioa ekiditeko.
- Freskoen salmahaietan arreta egiten duten langile guztiek, saltokietako gainerako langileek bezala, Norberaren Babeserako Ekipoak daramatzate (NBE), osasun-irizpideei jarraikiz zehaztutakoak.
Era berean, gogoratzen dizugu zure eta beste guztien segurtasuna zaintzeko, ondorengo aholkuak kontuan izan behar dituzula erosketa egitean:
- Bete zoruan zinta edo balizekin adierazitako jarraibideak, dendako langileekiko eta gainerako bezeroekiko 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzeari dagokionez.
- Erabili eskularruak frutak edo barazkiak bezalako jakiak ukitzeko.
- Eta gogoratu, derrigorrezkoa da maskara uneoro eramateasaltokiaren barruan, bai eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea dendan sartu aurretik.