Eskaintzak eta zozketak

Sukaldean izango duzun aliatu berriak Yämmi du izena

Lana, familia, etxeko lanak… Egunero erlojuaren kontrako lasterketan gabiltza, eta janaria prestatzeko denbora aurkitzea ia ezinezkoa izaten da. Guztioi gustatuko litzaiguke etxera iristea, lanaldi neketsu baten ostean, eta prestatuta aurkitzea menu gozo-gozoa eta desberdina, ezta? Hala ere, presaka ibiltzearen ondorioz, betiko errezetak prestatzen ditugu azkenean. Inoiz ez dugu ahaztu behar jaten duguna garela eta, horregatik, bai gure elikadurari baita gure familiarenari ere arreta handia jarri behar diogu. Eta elikadura osasungarria izan behar da, batez ere, era askotakoa.

Zorionez, teknologiak hainbat konponbide eskaintzen dizkigu bizitza errazagoa izateko. Adibidez Yämmi, EROSKIren sukaldeko robot berria. Bere izena gogora ezazu, oraindik aurrera zure sukaldeko aliatua bilakatuko baita. Yämmirekin plater osasungarriak eta gozo-gozoak prestatuko dituzu arnasa batean; pizza telefonoz eskatzeko denbora gehiago beharko duzu. Arraina, haragia, arroza, pasta, gisatuak, lekaleak, postreak… Imajina ezazu EROSKIko sukaldeko robotarekin zenbat gauza egin ahal izango dituzun. Orain, askoz diru gutxiagoren truke, zure janariak “chef-ago” izan daitezke.

Yämmik zure ordez guztia egiten du. Era askotako funtzioei esker, janaria prestatzea askoz errazagoa izango duzu, eta denbora eta ahaleginak aurreztuko dituzu. Yämmik osagaiak behar diren kantitateetan pisatzen ditu, moztu eta xehatu, eho eta birrindu, nahastu eta irabiatu, emultsionatu, oratu, lurrunetan egosten du… Baita jogurtak eta izozkiak prestatu ere! Eta oso abiadura handian. Osagaiak guztiz prozesatzen dira, eta modu uniformean. Gainera, % 100 osasungarri diren errezetak prestatzea errazten du, elikagaiak egosketa-puntu egokian egon daitezkeelako, eta bere ezaugarri nutritiboak kontserbatzen dituztelako.

Oratu: ogiak, pizzak, tartak edo enpanadak egiteko masa ezin hobea.

Janaria prestatu: tenperatura erregula daiteke 37 ºC-etatik 129 ºC-etara.

Lurrunetan egosi: errezeta osasungarriak, eta denbora gutxiago beharko duzu aldi berean hainbat plater presta ditzakezulako.

Pisatu: 6 kg elikagai arte pisa ditzakezu (motorra geldirik).

Nahastu eta irabiatu: maionesak edo entsaladarako ongarriak egiteko.

Irabiatu: esne-gaina eta zuringoak elur-punturaino harrotzeko.

Emultsionatu: masa ezin hobeak eta oso homogeneo.

Moztu eta xehatu: jakiak segundo gutxitan moztuko dituzu, eta ebaketa-mota aukera dezakezu.

Txikitu: jakiak xehatu eta txikitu.

Eho eta birrindu: elikagai gogorrak, adibidez kafea edo zerealak, desegin, eta gazta birrindu.

Jogurtak prestatu: tenperatura-kontrolak, 50 ºC-tara, edozein motatako jogurtak prestatzea uzten du.

 

Abantaila gehiago

Ez da beharrezkoa justu jan baino lehen janaria prestatzea. Yämmirekin aldez aurretik janaria presta dezakezu, eta bero-beroa kontserbatzen du familia osoak jatera esertzen den arte. Horrela, zure aisialdia planifika eta gehien gustatzen zaizuna egiten erabili dezakezu.

Beste onura bat garbiketarekin laguntzen dizula da. Yämmirekin ez duzu berriro sukalde osoa indiarrak pasatu balira bezala zikinduko. Guztia jasotzea eta harrikoa egitea denbora alferrik galtzea da! Horrez gain, zapi heze batekin robota azkar garbi daiteke, eta modu eroso eta errazan.

Etxetik gertuenik daukazun EROSKI hipermerkatu batera jo, zure Yämmi sukaldeko robota erreserba ezazu, eta azaroaren 22tik aurrera jaso. Merkaturatze-eskaintza aprobetxa ezazu, eta eraman etxera 399 €-ren truke. Eta, gainera, 300 errezeta gozo-gozo dauzkan liburu bat oparituko dizugu, zure sukaldeko aliatu berriarekin horiek prestatzeko.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
158054