Hobeto jateko plan bat daukagu!
Azkeneko artikuluan sasoiko eta bertako elikagaiak kontsumitzea zeinen garrantzitsua den aipatzen genuen, osasunerako eta jasangarritasunerako aintzat hartu beharreko onurak baitituzte. Oraingoan, elikagai ‘berrien’ edo ‘superelikagaien’ inguruan hitz egingo dugu.
Badago inor txiari, algei…buruz ezer entzun ez duenik? Antza, kontsumitzen ez baditugu, propietate ia miraritsu batzuei uko egiten diegu. Gurekin bizitza osoa daramaten beste batzuk ere-agian jakin gabe- ‘superelikagaiak’ dira, baina, egia da hori? Elikagai-multzo berdineko beste batzuk baino propietate onuragarriagoak dituzte? Horiek kontsumituta milaka gaixotasunen aurrean babestuta gaude?
SUPERELIKAGAIAK
Horrela deitzea moda bat da. Elikagai horiek saltzeko modu bat da, alegia, ulerraraztea haien (eta deribatu guztien: osagarriak, irabiakiak…) kontsumoa elikadura orekatua edukitzeko irtenbidea dela, eta, horrela, burdinazko osasuna edukiko dugula. Hala ere, ez dago ‘superelikagairik’.
Egia da izendapen horren pean dauden elikagai gehienak (sartzen eta ateratzen doaz etengabe) landare-jatorrikoak direla. Eta alderdi onuragarriak dituztela, hots, nutrizioaren edo osasunaren aldetik alegazio positiboak egin dakizkiekeela (adib. “antioxidatzaile ahaltsua”, “zure azala zaintzen du”…), landare-elikagaietan ugariak diren bitaminak, mineralak edo mantenugai bioaktiboak edukitzeagatik. Baina bestelako fruta, barazki, fruitu lehor eta abarrengatik ere berdina esan dezakegu.
Elikagai zehatz bat kontsumitzeak ez du sekula dieta osasungarri bat bermatzen. Ikusi genuen bezala ‘Goxoa egingo dugu eta orekatua!’ artikuluan, elikadura orekatua landare-jatorriko elikagai ugari kontsumitzean lortzen da, frutak, barazkiak, lekaleak, fruitu lehorrak eta bihi osoko zerealak kasu. Eguneroko dietaren oinarria izan behar dira.
Elikagai hauen propietateen adibide batzuk:


Hobeto jateko plan bat daukagu!
Eta behar berezirik badut edo bizi-estilo desberdina badaramat?