Localista izatea jarrera bat da, bizitzeko modu bat. Tokian tokiko produktua kontsumitzeak eta gure erosketa-aukeraketak gure ingurunearen garapenean eta etorkizunean duen eraginaz kontzientziatuta egotea da. Localista-k gara, argi daukagulako ona dela hemengoa izatea, hemengoa hain justu ere. Zuretzat, niretzat eta denontzat.
Ni #localista naiz, eta zu?

- Buruarekin eta bihotzarekin kontsumitzen dudalako.
- Erregaia aurrezten dudan bitartean, nire lurraldean inbertitzen dudalako.
- Betiko zaporeak gustatzen zaizkidalako.
- Ofizioak mantentzeko konpromisoa daukadalako. Baita tradizioak ere.
- Nire haurtzaroan ikusten nuen belardiak belardi hori izaten jarrai dezan.
- Eta familia ekoizleek gehien gustatzen zaiena eginez bizimodua ateratzeko aukera izan dezaten.