Bertako produktua protagonista izan duten lehenengo bi online ekitaldiak egin ditugu jada. Etxetik modu erosoan eta seguruan ezagutu eta ikasteko modu bat.
Javi Sierra sukaldari ospetsuak Euskal Okela Natur haragiaren munduan barrena eraman gintuen, eta horretarako, entrekota barazki tenpuradunekin eta Idiazabal saltsarekin prestatu zuen. Javirekin batera, Harakal kooperatibako Jose Pablo Larreak produktuaren jatorriari buruzko informazioa eman zuen, ekoizlearen eta abeltzainaren ikuspuntutik.
Bestalde, Teresa Guilarte sommelierrak txakolin-dastaketa egin zuen, eta hartan hiru jatorri-deitura eta haien ñabardura desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Magalarte Upategiko Lander Aretxabaletak Teresa lagundu zuen dastaketan, dastatutako txakolin bateko mahastizain eta ekoizle gisa daukan ezagutza emanez.
Parte hartzerik ez bazenuen, edo sukaldaritza-lantegia edo txakolin-dastaketa berriro ikusi nahi badituzu, hemen egin dezakezu.
Ezagutu sukaldaritza-altxor hauen bertako ekoizleak, eta on egin!
Prestatzen ari garen hurrengo ekitaldietan parte hartu ahalko duzu laster. Zeintzuk diren jakiteko eta izena emateko, joan gure ekitaldien webgunera: www.eroski.es/eventos