Uda honetako erosketek sorpresa handiak ekar diezazkizukete. EROSKI clubek milaka zuzeneko opari, EROSKI produktuak doan eta asteroko Travel Club opariak banatuko ditu. Nola lortu? Oso erraza da. Soilik EROSKI clubekoa izateagatik, zatoz hurbilen duzun EROSKI dendara, egin erosketa eta zorte on!
¡900.000 zuzeneko opari baino gehiago!
TRAVEL CLUB PUNTUEN KUPOIAK
Astero, EROSKI clubekoa bazara, Travel Club puntuak eskuratu ahal izango dituzu, eta, haien truke, udarako opari ezin hobeak lor ditzakezu: botila bat, toalla pareo bat, zinema-sarrerak, tote bag bat… edo Travel Club katalogoko beste zerbait.
Lortzeko, erosketa bat egin beharko duzu eta kutxatik pasatzean saridun kupoi bat egokitu ahal zaizu. Kupoi horrek opari-kode bat izango du eta webgunean edo 913 874 387 telefonora deituta trukatu ahal izango duzu.

EROSKI PRODUKTUAK DOAN
Gainera, EROSKI markako doako hainbat produktu lortu ahal izango dituzu astero, uda osasuntsuago bat igarotzeko. Zukuak, entsaladak, zainzuriak, patatak, arto-opiltxoak…
Milaka produktu-kupoi dituzu zain!
EROSKI doako produktu batekin trukatzeko kupoi bat tokatzen bazaizu, hurrengo erosketan kutxan entregatu besterik ez duzu egin behar, hurbilen duzun EROSKI dendan nahiz online supermerkatuan trukatu ahalko duzu. Eta EROSKIko kontu digitala baduzu, kupoia aplikazioan edo webgunean ikusi ahal izango duzu. Kontsultatu “Nire aurrezki-kupoiak” atalean kupoirik lortu duzun, eta aktibatu erabili ahal izateko.

¡Eta zozketa handi bat!
Hori gutxi balitz, banatzen ditugun milaka sariez gain, hamabostaldiko zozketak eta azken zozketa handi bat ere baditugu, ez duzu galdu nahiko!
Ikusi zer lor dezakezun!
6.000€-TAN BALORATUTAKO PUNTA CANARAKO BIDAIA
Punta Canara bidaia lau lagunentzat (2 heldu eta 2 haur), 9 egunekoa, 6.000 €-ko balioa duena. Ostatua 4 izarreko hotel batean, dena barne, aireportuko/hoteleko joan-etorriak barne. Opari-bonu bat da saria; beraz, bidaia horrengatik trukatu ahalko duzu, edo nahi duzun ibilbidea diseinatu ahalko duzu (balioa: 6.000 €*).

GAINERA, 50€-KO 100 SARI
Zozketa irabazten baduzu, EROSKI club txartelean 50 € sartuko dizkizugu hurrengo EROSKIko erosketetarako.

Parte hartzeko modu asko dago!
-
- Gure dendetan edo EROSKI online supermerkatuan parte-hartze automatikoa lortuko duzu 30 €-ko edo goragoko erosketak egiterakoan. Erraza benetan! 60 €-ra heltzen bazara bi parte-hartze lortuko dituzu, eta horrela hortik gora. Metatu parte-hartzeak astero eta saria irabazteko aukerak handituko zaizkizu!
- EROSKI aplikazioan: lortu parte-hartze eta opari gehiago.
Sari gehiago EROSKI aplikazioan
Jokatu gurekin!
EROSKI aplikazioan zortea duzun proba dezakezu eta zuzeneko beste sari batzuk lortu ditzakezu (zuzenean ordainketa-txartelean sartuko zaizkizunak) edo zozketarako partaidetza gehiago irabazi. Joan “Ezagutu jolasean” atalera eta ea zortea duzun! EROSKIn 30 €-ko edo goragoko erosketak egiteagatik, jokatzeko aukera bat izango duzu.
Oraindik aplikazioa ez baduzu, deskargatu eta ikusi saria.

Consulta todas las bases legales de la promoción aquí: https://www.eroski.es/condiciones-sorteo-verano-club