Praka zuriak edo pastel koloreko cashmere jertseak bezalaxe, udaberriko kolore klasikoetako manikurak joera dira neguan zehar. Lerroak lausotu dira eta joera berriek baztertu egin dute sasoi bakoitzerako kolore zehatzak erabiltzeko ohitura. Orain, testuretan dago fokua.

Eskuen zainketa orokortu da, hidrogelen eragin kaltegarriak arintzeko: Esfoliazioa, hidratazioa eta eguzki-babeslea tratamendu on baterako oinarri gisa, eta belle&MAKE-UPeko 5-1 seruma bezalako aurre-oinarriekin indartutako azkazalak, emaitza paregabeak ematen duten nail art teknika errazekin.

Muturretara doaz joerak: azkazal labur-laburrak edo oso luzeak eta puntan, minimalismotik lore-looketara doazen diseinuekin. Horrelakoa da aurtengo sasoia: erradikala.
Gure kasuan, natura, arkitektura eta artea ditugu inspirazio-iturri eta nazioarteko hainbat manikurista entzutetsuren ideiak aintzat hartzen ditugu, urtez urte manikurari buruz eguneratuta egoteko gogoa ekartzen digutenak: koloreetako ilargierdiak, manikura frantziar alderantzikatuak, konbinatzen edo kontrastatzen duten koloreak, lerroak, orbanak… hainbat eta hainbat aukera dago.
Gaur egun, oinarrizko koloreak ez dira gorria eta nudea soilik, eta zuria, grisa, urdin iluna eta beltza ere arauak aldatu gura dituen mihise baten oinarriak dira.






Nail art-aren esparruan, inspirazio handia da Pinterest plataforma eta bertatik hartu ditugu, hain zuzen, goiko 9 irudiak. Kolore soilen aukera txiki bat proposatzen dizugu, zure trebetasunen arabera egokitzeko diseinu erraz edo konplexuekin.
Ez da beharrezkoa esmalteetan kolore ezinezkoak bilatzea; ordea, formularekin ez arriskatzea gomendatzen dizugu. Guk, behintzat, ez dugu egiten eta hala, azken urteetan birritan birformulatu ditugu gure azkazal-lakak. Gaur, 10 free* formulazioa duten esmalteak eskaintzen dizkizugu, beganoentzako egokiak eta zure azkazalak errespetatzen dituztenak, koloreen sorta anitz batekin eta punta biribileko pintzel lauarekin, prezio menderaezinean: 1,99 euro.



Azken gomendio bat: Badakigu telelanak arropa erosoagoa janzteko aukera ematen dizula, baina… ez ezazu pedikura baztertu! Laster, sandalietan izango baikara berriz.
