Belle

Udan ere parabenorik gabe!

EROSKIK parabenoak kendu ditu bere higiene produktuetatik eta aurpegia zaintzekoetatik, dutxako geletatik, eskuetarako xaboietatik, xanpuetatik, ilerako tratamenduetatik, hortzetarako pastetatik eta paper-zapi bustietatik. Eta hori egin duen Espainiako lehenengo banaketa enpresa izan da.

Zedarri handiak egon dira Gure Markaren 40 urteko historian Lurrindegian oso garrantzitsua izan da ‘Parabenorik Gabe’.
2013an erabaki genuen gure markako produktu kosmetiko guztietatik parabenoak kentzea, kontsumitzaileei kezkarik gehien sortzen dien kontserbagarri artifizialetako bat baita. Are gehiago, kontsumitzaileak izan ziren hori kentzea iradoki zutenak. Eta ‘Entzuten dizugu’ konpromisoarekin bat, osagai hori kendu eta segurtasun handiagoko beste kontserbagarri batzuk erabiltzea erabaki genuen.
Garai hartan parabenoak ziren kosmetikaren industrian gehien erabiltzen ziren kontserbagarrietakoak. Azido p-hidroxibenzoikoaren eratorriak dira eta mikroorganismoek produktua narriatzea saihesten dute, era berean, mikroorganismo patogenoek erabiltzaileari ondorio kutaneoren bat eragitea ere saihesten dute (begietako infekzioak, kandidiasia, etab.).

Produktu kosmetikoetan parabenoak erabiltzeak eztabaida handia sortu zuen eta Europako Batzorderaino ere iritsi zen. Baina Europako Batzordeak kontserbagarri bat segurua den erabakitzeko, Batzorde Zientifikoaren laguntza izaten du. Parabenoei dagokienez, Batzorde Zientifikoak esan zuen batzuk seguruak zirela erabilera-kontzentrazio jakin batzuekin.
Dena dela, dendan eskuragarri zeuden produktu guztiak birformulatzen hasi ginen EROSKIN eta 2014an erabat kenduta genituen parabenoak sorta osotik. Espainiako lehenengo banaketa marka izan ginen bere produktu hauetatik gehigarri kimiko hauek kentzen: higiene produktuetatik eta aurpegia zaintzekoetatik, dutxako gel, eskuetarako xaboi, xanpu, ilerako tratamendu, hortzetako pasta eta paper-zapi bustietatik.

Parabenoak kentzearekin batera, triklosan ere kentzea erabaki genuen, eta horrela gure markarekin garatzen ditugun produktu guztietan test dermatologiko eta toxikologikoen bidez EROSKITIK beti eskaini dugun bermearekin bat egin genuen.
Triklosan agente kontserbagarria eta desodorantea da, eta batez ere ahoko higienerako kosmetikoetan erabiltzen da. Agente hori erabiltzea legez baimenduta dagoen arren, zalantzan jarrita zegoen ingurumenean antibiotikoei aurre egiteko gai ziren mikroorganismoak hautatzeko aukera zegoelako.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
54525