Askotarikoa

Une bakoitzerako pasta mota bat

Makarroiak, espagetiak, tagliatelleak, ravioliak…Elikagairik gogokoenetako bat da,eta ezagunenetako bat ere bai. Izan ere, moldakorra, gozo-gozoa, kozinatzeko erraza eta dieta mediterraneoaren oinarrietako bat da. Benetan al zara pastan aditua? Adibidez, badakizu zenbat pasta mota dauden eta bakoitza nola prestatzen den? Ondo prestatzen baduzu eta saltsa edo ongarri perfektua gehitzen badiozu, zure menuko platerik konpletoenetako eta onenetako bat izango da.

Funtsean, gari-irinezko orea da, urarekin eta gatzarekin nahastuta. Beste osagai batzuk eduki ditzake, horien artean arrautza, eta bihi osoko edo beste zereal edo lekaleen irina erabil daiteke pasta egiteko. Karbohidratoen, zuntzen eta B bitaminen iturria da.

Pasta mota ugari daude, eta honela sailka ditzakegu:

  • Pasta lehorra.
  • Aberastua edo indartua: zenbait mantenugai gehitzen zaizkio; hala nola, arrautza, soja-irina eta landareak.
  • Freskoa: ez du lehortzeko prozesurik jarraitzen; beraz, hezetasun handiagoa du eta egun gutxi batzuk baino ez ditu irauten.
  • Bihi osokoa: zuntz, bitamina eta mineral gehiago ditu.
  • Osagai desberdinekin beteak: gazta, haragia, barazkiak, perretxikoak.

EROSKETA EGITEAN…

EROSKIn aukera zabala daukazu. Pasta klasikoetatik hasita proposamen berrietara, BIO pastak edo zapore tentagarriagoak, Eroski SeleQtia baratxuri-espagetiak, kasu. Oharra:

1. Kalitate-prezio erlazio on bat nahi baduzu, pasta klasikoak aukeratu: makarroiak, tagliatelleak, lumak…

2. Ezagutzen duzu gure Eroski BIO pasten sorta berria? Ingurumena errespetatzen duten laborantza-teknika ekologikoak erabiliz lortutako osagaiak ditu. Aukeran dituzu espagetiak, lumak eta cabellin fideoak.

3. Zerbait azkarra nahi baduzu: aukeratu azkar egosten den gure markako pasta. 3 minututan prest!

4. Zure burua zaintzea gustatzen zaizu: bihi osoko pastak osasungarriagoak dira, zuntz gehiago dutelako.

5. Alabaina, gourmetmailan baldin bazaude: ezin dituzu gure SELEQTIA markako barietateak galdu; hala nola Fettuccine all’uovo, Conchiglie Ai Cinque Colori, Pennoni, Spaghetti Al Nero Di Seppia eta Spaghetti Aglio Peperoni.

6. Zure seme-alabeijanaria prestatu nahi badiezu: aukeratu forma txiki eta dibertigarriak, tximeleta edo luma txikiak, kasu.

PASTA MOTA BAKOITZERAKO SALTSA EGOKIA

Saltsa guztiak ez dira egokiak pasta mota guztietarako. Gure pastari gehien gustatzen zaizkigun osagaiak bota diezazkiokegu . Dena dela, pasta motaren arabera hobe da saltsa bat edo beste erabiltzea.

Pasta laburrak:
makarroiak, lumak, penne, farfalle, gnocchi, fussilli eta espiralak. Eroskin, tarte eta tolesduretan sartzen diren testura krematsu eta lodiekin (bolognarra eta ricotta, adibidez) hobeto konbinatzen duten marka ezberdinetako pastak aurkituko dituzu, hainbat tamaina eta formakoak.  Farfalle edo lazoak, adibidez, saltsa fin eta entsaladetarako bereziki aproposak dira.

Pasta luzeak:
espagetiak, fettucine, fusilli lunghi, linguine, bucatini eta habiak.

Aproposak dira zapore biziko saltsa errazekin konbinatzeko, hala nola: olio erreak; barazki-, arrain- eta itsaski-saltsak eta pestoa. Proposamena: Spaguetti al nero di sepia muskuilu eta barazkiekin. https://www.eroski.es/inspirate/recetas/spaghetti-al-nero-di-seppia-mejillones-verduras/

Pasta beteak

Betegarria da errezetaren protagonista, eta, horregatik, garrantzitsua da saltsak ez diezaion zaporea kendu. Betegarriaren arabera, erraz prestatzen diren saltsa suabeak erabil ditzakezu, tomate- eta gazta-saltsak, kasu.

#EROSKIamarrua: saltsa egokia dela jakingo duzu parte handi bat kazolaren hondoan geratzen ez denean.

EGOSKETA DA GAKOA

Edozein pasta aukeratuta ere, egosketa-unerik onenean kontsumitu behar da; hau da, bere puntuan dagoela, gogortu gabe. Urrats hauek jarraitu:

1.- Ontzi zabal batean jarri ura egosten.

2.- Egosten hasten denean, gatza bota: koilarakada bat gatz 2 litro ur bakoitzeko. Ondoren, pasta bota.

3.- Pasta motaren arabera, 8 eta 10 minutu artean egosi behar da. Egosketa azkarra bada, 3 minututan prest egongo da. Pasta zenbat eta finagoa izan, are eta denbora gutxiago beharko du egosteko. #EROSKI amarrua: pasta bere puntuan dagoen jakiteko, erditik moztean puntutxo txuri bat ikusi behar zaio.

4.- Plater hotza kontsumitu ezean (entsaladan, adibidez), ez pasa sekula ur hotzetik. Xukatu eta ondo nahastu lehen prestatutako saltsa edo olio errearekin.

Zergatik prestatu behar da pasta bere puntuan? Ikusi HEMEN.

Zure pasta-platerari zapore gehiago eman nahi badiozu, italiarrek “mantecatura” deritzen eran egos dezakezu: ur gehixeagorekin, ardo-nahasteren bat edo zitrikoak gehituta edo arrain-salda murriztuarekin, adibidez.

Modu horretan, gozo-gozoa geratuko da.

Badakizu zein den jada zure errezetarik gustukoena prestatzeko pastarik aproposena? Ikus dezakezunez, mila aukera daude. Denak probatu beharko dituzu!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
319407