Elikagai freskoak, inguruarekiko konpromisoa eta herriko festak erabiltzen dituen EROSKIren kanpaina batek 2017ko urrezko Anuaria saria jaso du bart gauean Bartzelonako Firan egindako ekitaldian. Beste sari batzuk bezala, EROSKIk Anuaria saria jaso du inguruarekin duen konpromisoagatik, hori baita Zurekin eredu komertzial berriaren oinarrietako bat.
Kanpaina komertzialaren esloganean tokiko produktuak aipatzen dira (Produktu onak hemengoak badira, are hobeak!), eta metafora bisualekin jolasten da. Zehazki, tokiko elikagai freskoak herriko kulturaren osagai moduan erakusten dira, eta ikusleek, konplizitatez, mezua osatzen dute. Esan bezala, tokiko ekoizpeneko elikagaiak dira: porruak, letxugak, piperminak, perretxikoak… Eta inguruko kultur oparotasunaren osagai moduan agertzen dira.
Kanpainak, beraz, publizitate komertzialeko kategoriako saririk garrantzitsuena jaso du, eta brandingeko Sirope sorkuntza-agentziarekin lankidetzan diseinatu da.
Urtean zehar, EROSKIk zenbait kanpaina egiten ditu elikadurari balioa emateko. Helburu horrekin, inguruan ekoizten diren elikagaien berri eman nahi izaten da, eta modu berri batean aurkezten dira, eguneroko erosketarako beste aukera bat direla ikusteko. Izan ere, produktu horiek lagungarri dira tokiko ekonomiarako eta iraunkortasunerako, kontsumitzen diren lekutik gertuago ekoizten direlako.