EROSKI club

Urtebeterako erregaia DOAN lor dezakezu BIPI eta EROSKI Club-ekin auto baten harpidetza egiten baduzu

Gogoan duzu auto bat estreinatu zenuen azken aldia? Lehen hilabete horietako zoriontasuna ezin da beste ezerekin alderatu. Baina ezer ez da betirako, edo hori diote. EROSKI Club-ek eta Bipik gidatzen zeneukan sentipen hori gogora ekartzea proposatzen dizute, zure autoaz behin eta berriro maitemintzea, alegia. Desleiala izan eta beste batengatik aldatzen duzun arren!

Auto-harpidetza zerbitzu berria % 100 online eta % 100 malgua da. Zure ametsetako autoa nahi edo behar duzun denboran izateko aukera ematen dizu, eta kontratuak 1 eta 30 hilabete artekoak dira. Irtenbide ezin hobea auto baten abantaila guztiez baliatu nahi dutenentzat, baina lotura gutxiagorekin.

Malgutasuna ez litzateke bere leloa izango, zure beharren aldaketak edo iritzi-aldaketak kontuan hartuko ez balitu. Harpidetza-aldian, aukera ematen dizute gama edo modeloa aldatzeko. Galdera gehiagorik eta, noski, zailtasunik gabe.

Eskaintzen dugun zerbitzuari Autoen Netflix-a izena jarri diogu; geratzeko eta gure bizitza errazago egiteko etorri da.

Gainera, 300 euro aurrez ditzakezu EROSKI club-eko bazkide izateagatik soilik

Zure ametsetako autoa gidatzea ez zen inoiz hain erraza izan, harpidetza-zerbitzuak abantaila esklusibo batzuk dituelako zuretzat Eroski Taldeko kide izateagatik.

Bat-bateko maitemin hori 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen gauzatzen baduzu, 300 euro jasoko dituzu zure EROSKI club txartelean, harpidetza-kontratua formalizatzean.

Baina hori ez da guztia. Bazkide izateagatik, abantaila hauek dituzu:

  • % 50eko deskontua kilometro gehigarrietan
  • % 20ko deskontua frankiziarik GABEKO aseguruan
  • Bi gidari osagarri DOAN

Zeren zain zaude?

Urrats hauek jarraitu baino ez duzu egin behar:

  • EROSKI Club-eko Sustapen Gehiago ataletik hona sartu:https://bipicar.com/es/es/eroskiviajes
  • Ibilgailu bat hautatu
  • Iraupena hautatu (hilabete 1etik 30 hilabetera)
  • Kilometroak hautatu
  • Bipi zurekin harremanetan jarriko da

Sarrerarik gabe, hilabeteko kuotak hau du barne:

  • Mantentze-lana, IAT, pneumatikoak, zergak eta arrisku orotako asegurua frankiziarekin
  • Malgutasuna, aldatu kotxez urtean behin, behar baduzu

Maitemindu zaitez zure hurrengo kotxearekin, konpromisorik gabe!

Eta, gainera, hemeninformatzeagatik baino ez, zure harremanetarako datuak uzten badizkiguzu, urtebeterako erregaia DOAN lor dezakezu; 650 eurotan baloratua dago eta zure EROSKI club txartelean sartuko dizugu.

Kontsulta itzazu lege-oinarriak hemen.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
371235