Eroski NATUR

Itzuli da Skrei bakailaoa. Oraingoan, Eroski NATURen eskutik!

Gastronomiaren zaleek espero zuten sasoia hasi da, Eroski NATURen eskutik: Skrei bakailaoaren sasoia, alegia. Bakailao migratzaile horrek urtero milaka kilometro egiten ditu ur-lasterren kontra, Lotofen irletara iritsi arte. Horrela garatzen du haren haragi irmo eta zuria. Gozatu Skrei bakailaoaren zapore bikainarekin EROSKI supermerkatu eta hipermerkatuetako arrandegietan apirilera bitartean!

EROSKIn, gure Eroski NATUR Skrei bakailaoaren jatorria eta arrantza-prozesua zaintzen ditugu. Horrela, gure arrandegietan benetako norvegiar bakailaoaren zapore guztia, kalitaterik onena eta freskotasuna izango dituzu.

Badakizu zer den arrantza iraunkorra? Arrantza mota horrek itsasoa eta beste espezieen kontserbazioa errespetatzen ditu. Horregatik, gure Eroski NATUR Skrei bakailaoak MSC zigilua darama, iraunkortasunaren berme dena.

 

Gure tailerretan izena eman

“Pata negra” deitu ohi zaion bakailao honen inguruko esperientzia osatu batekin goza dezazuen, gure bezeroentzako bi tailer antolatu ditugu gure zentroetan, erabat dohainik. Tailerretako bat helduei zuzenduta dago, eta bestea, berriz, haurrei.

Ordutegien egutegia kontsultatu, eta tailer bakoitzaren edukia sakonean ezagutu. EROSKI clubeko bazkide bazara eta tailerretako batean izena emateko interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, bidali mezu elektronikoa helbide honetara: zurekin@eroski.es.

 

Azkar ibili, lekuak mugatuak dira eta!

Show Cooking tailerraShow cooking

Helduei zuzentzen zaie, eta bi zati ditu. Batetik, espezialista batek informazioa emango du, jaki ahogozagarri hau pixka bat hobeto ezagutzeko.

Eta, bigarren partean, sukaldari profesional batek (PEIO GARTZIA) zuzendutako tailer bat egingo dugu (Show Cooking), Skrei bakailaoa protagonistatzat duen errezeta bikain bat egiten ikasteko, eta, jakina, errezeta dastatu egingo dugu gero.

 

 

 

 

 

Hona hemen tailerra ematen duten zentroak eta egunak: Interesa baduzu, zurekin@eroski.es helbidean izena eman.

 

Itzuli da Skrei bakailaoa. Oraingoan, Eroski NATURen eskutik!

 

“Arrantzarduratsu: denak arrantzara” haur-tailerra (5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat)

Arrainekin eta itsasoarekin lotutako eskulan-tailerra antolatu dugu etxeko txikienei zuzenduta, arrantza iraunkorrak itsasoen biziraupenerako duen garrantziaz eta zigilu/etiketen balioaz ohartarazteko.

Hona hemen tailerra ematen duten zentroak eta egunak: Interesa baduzu, zurekin@eroski.es helbidean izena eman.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
33146