Kontserbak ezin hobeak dira sukaldaritza inspirazioko “txef” uneetarako eta janaria prestatzeko gogorik ez duzun “txof” momentuetarako, segundo gutxitan, plater gozo eta oso bat prestatzeko aukera eskaintzen dizutelako!
Ziur arrain kontserbak urte osoan zehar kontsumitzen dituzula eta onura mordoa dutela ondo dakizula, baina, hala ere, jende gehienak ezagutzen ez dituen zenbait bitxikeria partekatu nahi ditugu zurekin…?
1. Zein heldu zen lehenengo, lata edo kristala?
Hasiera batean, kontserbak kristalean ontziratzen ziren. Peter Durand ingelesak asmatu zituen gaur egun ezagutzen ditugun burdinzurizko ontziak eta 1810ean patentatu zituen. Horiei esker, kontserba ontzien pisua murriztu eta kolpeekiko erresistentzia handitu zen.
Badakizu, atzerrira bidaiatzen baduzu, ez kezkatu. Turbulentziak ere jasango dituzte!
2. Hiru mendetako historia.
Gerra napoleonikoetan dago kontserben benetako jatorria. Esaten dutenez, Napoleonek jakiak kontserbatzeko teknika berri bat bilatu behar izan zuen, elikagai eta bitamina faltaren ondorioz, soldaduak gaixotu egiten zirelako.
Garai hartan, jadanik, aukera osasuntsua ziren!
3. Premiak ez dira hainbeste aldatu…
Kontserbak sortzeko gakoak izan ziren garraiatzeko errazak eta iraunkorrak zirela. Eta oraindik ere, abantaila horiek izaten dira kontserbak erosteko arrazoi nagusia.
Zeinek ez du larrialdietarako despentsaren bat? ?
4. Nola kontserbatzen zen janaria kontserbak agertu aurretik?
Gure inguruan, tradizionalki, kearen edo gatzaren bidez kontserbatu izan ditugu jakiak. Horiez gain, aski erabiliak ziren azukrea (fruta eta barazkietarako) eta ozpina (lekaleetarako). Eta beste hainbat substantzia: koipea, olioa, eztia… Kontserbazioaren gakoa zen janaria argi gutxiko eremu batean gordetzea.
Aurrerapen handia egin genuen kontserbei esker!
5. Galizia, aitzindaria.
Kontserben industria Galizian sortu zen eta sardina zen jakirik preziatuena. Munduan, Peter Durant aitzindaria izan bazen ere, Estatu Batuetan industrializatu ziren handik gutxira.
Animatuko zara denak probatzen? ?
Orain, kontserben inguruko zenbait bitxikeria ezagutu eta gero, gogoan hartu itsasoko gutizia honi buruzko 5 gako hauek, produktuaz are gehiago gozatzeko!
“Txef” moduan bazaude, olio soberakina entsaladari zaporea emateko erabili dezakezu, edo kontserbako atunarekin atunezko pate bat prestatu, haurrei askarian emateko edo krudite zein ogi opiltxoekin mokadu gisa dipeatzeko. Zopa eta krema hotzekin ederki konbinatzen dute; hala nola: ajoblancoarekin edo salmorejoarekin. Testura oso egokia dute ogi txigortua bezalako jaki kurruskariekin eta limaren, ahuakatearen edo martorriaren antzeko zaporeekin konbinatzeko. Bestalde, zure cevichea egiteko aukera ere eskainiko dizute kontserbako itsaskiek.
4. Zure gorputza zaindu nahi duzu? Osasungarriak eta dieta mediterraneorako ezinbestekoak dira. Astean hainbat aldiz kontsumitu daitezke eta nutrizio-alderdi guzti-guztiak kontserbatzen dituzte.
5. Eta ingurugiroa babestu? ? Arrantza modu arduratsuagoak erabiltzen dituztenak aukera ditzakezu, adibidez, kanaberaz arrantzatutakoak. Hala ere, fabrikazio eta kontserbazio katean hotza erabiltzen ez dutenez, baliabide energetiko gutxiago kontsumitzen dituzte.
Olagarroa, datilak edo berberetxoak. Berdela, hegaluzea edo izokina…EROSKIn, itsasoko 400 jaki gozo baino gehiago aurki ditzakezu, arrain freskoaren proteina, bitamina eta mineral guztiekin. Bestela, gure online supermerkatuan ere eros ditzakezu.
Bazkidea bazara, orain, % 10eko deskontua eraman ahal izango duzu arrain kontserben 4 ale edo gehiago erosita eta zure kupoia EROSKI app-ean edo webgunearen eremu pribatuan aktibatuta.
Kontserba egokia aukeratzeko modua ezagutu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen eta gozatu udako zaporerik onenez. ?
EROSKI zurekin.