Egunero maskara erabili behar denez, udan gaudenez eta, ondorioz, tenperaturak igo egin direnez, gure edertasun-ohiturak aldatu beharra daukagu azalak ahalik eta gutxien sufri dezan. Aholku soil hauek lagungarriak izango dituzu.
Azala prestatu: maskara jartzerako azala ongi garbitzen baduzu, arnasa hobeto hartuko du. Oso ongi garbitu azala goizean eta gauean, eta tonikoren bat eman gozatu dadin.
Ur mizelarra erabili dezakezu sakon garbitzeko, hipoalergenikoa eta dermatologikoki testatua; begiak garbitzeko berariazko gela erabil dezakezu eta azal sentiberentzako bifasikoa, denak hipoalergenikoak dira.