Osasun gida

Zer dira proteinak?

Aminoazido kate luzeak dira (zatirik txikienak), elkartuta. Egiturazko funtzioa dute, eta ehunak, entzimak, hormonak eta antigorputzak sortzen dituzte.

Elikagaien artean iturri ona dira proteinak hartzeko


  • Lekaleak eta horien eratorriak
  • Fruitu lehorrak
  • Arrautzak
  • Arraina
  • Gaztak
  • Haragiak
  • Haziak (sesamoa eta lihoa)
  • Hainbat osoko zereal (oloa, garagarra, kinoa, garia)
  • Zerealen zahia

Proteina osatua edo kalitate handikoa eta proteina osatugabea
edo kalitate eskasekoa aurrez aurre


Oinarrizko bederatzi aminoazido daude organismoak ekoitzi ezin ditzakeenak eta horiek elikaduraren bitartez geureganatu behar ditugu. Gainerako aminoazidoak beste substantzia batzuen bitartez ekoitz ditzake gorputzak.

Proteina osatua esaten zaio oinarrizko bederatzi aminoazidoetatik asko duenari.

Gehien-gehienean, animalia jatorriko elikagaiek proteina osoa izaten dute, eta landare jatorrikoek, aldiz, ez. Zenbait lekalek, sojak eta garbantzuek, esaterako, oinarrizko aminoazido guztiak dituzte.

Elikagai begetalak elkarrekin orekatzen dira. Adibidez: lekale batzuei falta zaizkien aminoazidoak osoko zerealek dituzte, eta alderantziz.

Kontsumo eredua eta aholkuak

  • Oro har, animalia proteina gehiegi jaten dugu, eta jatorri osasungarriagoko proteina merkeagoak ez ditugu kontsumitzen; lekaleak, arrautzak eta fruitu lehorrak, esaterako.
  • Gomendatzen da jaten ditugun proteinen 2/3 landare jatorrikoak izatea.
  • Nahiz eta ez den beharrezkoa zorrotz kontrolatzea jaten dugun proteina mota bakoitzaren kantitatea, garrantzitsua da elikagai begetal gehiago jatea, eta, aldiz, murriztea haragi gorria, prozesatuak (saltxitxak eta hanburgesak) eta hestebeteak gure elikatzeko ohituretan.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
195327