Askotarikoa

Osagai estrak. Hamaiketakoa. Kraska-kraska

Seguruenik, egunero kontsumitzen duzu, hainbat forma eta formatutan. Osagai estra gisa, gosaritan, afaritan edo hamaiketakoan. Oso goxoak daude eta kraska-kraska jaten dira.

Hori da! Zerealei buruz ari gara!

Jende askoren dietan dagoen elikagaia da. Batzuek bere propietateengatik hartzen dute, beste batzuek asetzeko duen ahalmenagatik. Eta badira gutizia gisa hartzen dutenak ere… Nori ez zaio gustatzen zereal-bol eder bat?

Aurrean edukita ere, ziur aski zerealei buruz ez dakizkizun beste gauza asko daude… Ba al zenekien garia izan zela gizakiek landu zuten lehenengo elikagaietako bat? Jarraitu irakurtzen. Zur eta lur geratuko zara eta ?

 

1.Bakoitza bere ziskura.

Edo beste modu batean esanda: “kontinente bakoitzak bere zereala dauka”. Antzina, oloa kontsumitzea ohikoa zen Europan. Asian, aldiz, arroz gehiago kontsumitzen zen. Ameriketan, bestalde, arto gehiago kontsumitzen zen.

Horrek ez du esan nahi orain munduko (ia) edozein tokitan edo eskualdetan zereal-mota desberdinak kontsumitzerik ez dagoenik, zorionez ?

 

2. Mende asko, historia asko.

Zereala eta, zehazkiago, garia giza espeziearen eboluzioa sustatu zuen elikagaietako bat izan zen. Zehazki, gizarte nomada batetik eredu sedentario baterako eboluzioa. Ordutik XIX. mendearen erdialdera arte ez ziren prozesatuak merkaturatzen hasiko.

 

3. Jainkoen zaporea, eta izena ere bai.

Eta jainkosatzat, “Ceres”, nekazaritzaren jainkosa. Hortik datorkie izena zerealei. Hasiera erromatarra da eta, jatorria, jainkozkoa… Horregatik daude hain goxoak? ?

 

4. Nork hobe dezake hori?

Ekoizpen handieneko zereala garia dela badirudi ere, egia esan, artoa da. Mexikon kontsumitzen da gehien. Dena den, garia ez da oso atzean geratzen, bigarren tokian baitago zerealen ekoizpen-zerrendan.

 

5. Bizirik ba al dago gariaz, oloaz edo arrozaz haratago?

Bai noski! Eta beste zereal batzuk probatzeko erronka botatzen dizugu, hala nola artatxikia, kinoa, chia, liho-haziak edo espelta.

Gero eta ohikoagoa da jendeari entzutea chia-budina, kinoa-galletak edo espelta-zerealak gosaltzen dituztela.

Sormena erabiltzen baduzu, zure gosariak ez dira inoiz aspergarriak izango.

 

6. Aprobetxatu etxean geratzen zaizkizun zerealak.

Baliteke zereal zalea izatea eta etxean pilatzea. Batzuetan, zerbait berria probatu nahi izaten duzu, baina erosi zenuen olo-kamioikada amaitu behar duzu aurrena.

Nolanahi ere, ez daukazu zerealak bota beharrik edo betekada bat hartu beharrik. Beste bizitza bat eman diezaiekezu zereal-barra bihurtuz.

Oloa pixka bat prestatu besterik ez duzu egin behar (zartaginean edo labean, gorritzeko), kola-lana egingo duen osagai bat gehitu (eztia, fruitu lehorren kremak, ziropa, datil-orea…), eta barra-forma eman arte moldatu.

Labeko paperarekin edo aluminioarekin bildu, eta prest daukazu! Eraman ezazu nahi duzun tokira.

7. Egin etxeko granola eta utzi denak harrituta

Osagai hauek baino ez dituzu behar: betiko olo-malutak (bi tamaina badituzu, hobe), fruitu lehorren krema (kakahuetea, adibidez) eta gozagarri bat, hala nola krema-testura duen eztia, oloa bustitzeko. Eta gero, dena nahasten hasi. Ikusiko duzu bolatxoak egiten direla, gero kurruskariak izango direnak.

Dena nahastu ondoren, sartu nahasketa labean erretzeko papera duen erretilu batean, tenperatura ertain-altuan (180 °C inguru), eta itxaron gorritu arte.

Laberik ez baduzu, zartaginean egin dezakezu, koilara batekin eraginez gorritu arte.

Prest daukazunean, gorde ontzi batean, eta zeure granola izango duzu jogurtarekin nahasteko!

8. Porridgea ezagutzen ez baduzu, belaunaldi bat atzean utzi duzu.

Hainbat eta hainbat urtez gosaririk onena izan da. Eta orain, edozein hoteletako buffetean edo hamaiketako on batean aurki daiteke.

Porrigdea oloarekin egiten den Erresuma Batuko gosari tipikoa da, edo hemen olo-ahia izenarekin ezagutzen duguna.

Porridgea egiteko, ura edo esnea gehitzen zaie olo-malutei, eta budin antzeko bat egiten da, jogurtarena baino testura lodiagoa duena. Mikrouhin-labean edo ontzi batean egin daiteke.

Porridgearen grazia oinarriari nahi dituzun osagai estra guztiak jarri diezazkiekezula da. Esate baterako, fruta freskoa edo deshidratatua, fruitu lehorrak (osoak edo krema eginda), txokolatea, ziropa edo eztia…

Oso gosari goxoa da. Hala ere, afarian edo askarian jan daiteke ere bai. Energia asko eskaintzen du eta asko asetzen du. Horregatik, normalean, goizetan jaten da.

Zerealei buruzko datu interesgarri horiekin guztiekin, ez al zaizu ideia bikaina iruditzen zure eguneroko dietan sartzea?

Eguzki bete-betean. Katiluaren hondoan. Eta smoothie bat, mailarik gorenean. Barratxotan, aldean eramateko. Eta jogurtean, afaltzeko. Espelta, zekalea, garia, oloa… 170 zereal baino gehiago forma eta formatu guztietan.  Kraska-kraska gosarian, afarian zein hamaiketakoan

Gustu guztietarako, zerealak.

EROSKI zurekin.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
362274