Gabonak iristear daude eta etxea apaindu beharra dago. Horretarako, ideia polita izan daiteke denon artean etxetik jartzeko eta zuhaitzean zintzilikatzeko apaingarri birziklatuak egitea. Hala, ontzi, txapa, paper-bilkari eta beste hainbat objekturi erabilera berri bat emango diegu eta haurrek tarte ederra pasatuko dute birziklatzen ikasten duten bitartean. Izan eskura artaziak, margoa, itsasgarria, purpurina… eta batez ere, gogo bizia!
Deskarga ezazu 4 eskulan hauek egiteko urrats guztiak azaltzen dituen PDFa eta gozatu zure Gabonak familiarekin apaintzeaz.
Abendu-egutegia. Tentazio hutsa da egutegi hau: Komuneko papereko 24 bilkari, birziklatutako kartoi eta paperez bilduta, eta horien barruan ezkutatuta, sorpresa eta opari txikiak.
Txapekin egindako elurretako panpitxoak. Ideia super-erraza da. Itsatsi hiru txapa txiki ilaran, bata bestearen gainean. Ondoren, imajinazio apur batekin, marraztu elur-panpinen aurpegia eta apaindu haren gorputza botoiekin, purpurinazko paperarekin, borlekin…
Arrautzen kartoiarekin egindako kanpaitxoak. Berrerabili arrautzen kartoiak! Ebaki barruko puntak, margotu eta apaindu pintura akrilikoarekin, erantsi zintzilikatzeko zinta edo soka polit bat eta zuhaitzera.
Bonbillak. Sortu zure Gabonetako bolak erretako bonbillekin. Marraztu zure Gabonetako gogoko pertsonaia, margotu, apaindu, estali purpurinarekin edo urrezko izarrekin… Zure Gabonetako apaingarriei ukitu originala emateko ideia erraz bat.