Tokiko produktua

La Casa del Café

EROSKIn badakigu tokiko produktu ororen atzean istorio bat dagoela. Tradizioz eta esfortzuz betetako istorioa. La Casa del Café enpresaren kasuan, berrikuntzan eta lehengaiaren kalitatean oinarritzen den istorioa. Gorka Etxenike La Casa del Café enpresako Zuzendari Komertzialarekin hitz egin dugu eta kafearen industria nola garatzen ari den eta belaunaldiz belaunaldi horretara nola egokitzen joan diren kontatu digu.

Laburbildu ezazu La Casa del Café enpresaren istorioa eta filosofia

1926tik daramagu kaferik hoberena soilik nola egin pentsatzen. Gure izateko arrazoia, gure grina eta gure lanbidea delako. Eta etengabeko hobekuntza-prozesu horretan daramagu gure blend berezkoa sortu genuenetik; egunero gogorarazten digu nondik gatozen eta nora heldu nahi dugun.

Gure printzipio lagaezinak: kalitatea eta esperientzia ezin hobea ematea katilu bakoitzean.

 

Posiblea da kafearen munduan berrikuntzak egitea? Zein dira La Casa del Café enpresaren berritasunak?

Gure egungo berrikuntza kafe ekologikoa da; jada ostalaritzan eta gure dendan (San Martzial kalea, 33) dago eta gure dendan bertan gure lankideek produktuei buruzko orientazioa eta aholkua ematen dituzte.

Kafearen sektorea etengabeko berrikuntzan dago, enpresen profesionaltasunari eta merkatuaren eskariari esker. Urte batzuen buruan kafea ardoak duen ikuskizunaren mailan egongo dela esango nizuke; dastatzeak zuzenean ikusiko ditugu, iritzia emango du jatorriaz, txigorketaz, barista edo zerbitzariaren egiteko moduaz.

Gero eta mundu dibertigarriagoa, preziatuagoa eta baloratuagoa da. Kafea ez da kafea bakarrik. Kafea bizitzako momentu onenetan eta hain onak ez direnetan dago. Ardoarekin bezala, jakin beharko genuke kafearen jatorri bakoitzak momentu baterako balio duela. Kolonbiako kafea esnatu berritan, zapore handikoa, ahoan kafe-karamelu bat duzula dirudiena; edo Brasilgo kafea, Guatemalakoarekin nahasita, leuna eta fruta-gustukoa eguna ongi amaitzeko…

 

Merkatuko joerek kontsumitzaile kontzientziatuagoa eta ingurumenaren aldetik arduratsuagoa erakusten digute. Baieztapen hori koherentea al da erosteko azken hautuarekin?

Hori luze eta zabal eztabaidatu liteke. Benetan badirudi hori dela bidea eta, logikoki, La Casa Del Café etxeak ere horren aldeko apustua egiten du.

Baina ikusten dudan errealitatea da gehiago hitz egiten dela azken erosketaz. Diru gehiago kostatzen den guztiak azken erabakia beste bat izatera garamatza. Une latzak bizi ditugu, langabezia, pandemia, lehengaietan kafea % 40 -60% igotzea, hau da, azken bezeroari zoritxarrez eragingo dion gehiegikeria. Horri gehitzen badiozu ingurumenarekiko errespetua badu eta ekologikoa edo konpostagarria bada produktua garestitu egiten dela… Horrek markatzen du erosi nahiko zenukeenaren eta erosi behar duzunaren arteko aldea.

Bizi al daiteke kaferik gabe?

Batzuek, ni barne, ez! Arnasarik hartu gabe bizi zaitezke? Bada, askorentzat antzekoa da (Kar-kar).

 

Zein da kafe on bat egiteko sekretua?

Zalantzarik gabe, lehengai ona. Erosi kafe natural on bat eta, ahal dela, Arábica berria baina ez sobera freskoa. Egin ezazu kafe alearen aldeko apustua eta egokitu ezazu ale ehoa erabiliko duzun makineriara.

Ur on bat eta zeramikazko edo buztinezko katilu bat ezin hobeak dira, eta jatorriaren arabera, apur bat hozten utzi ezazu ñabardurak gehiago baloratzeko, edo momentuan bertan har ezazu.

Baina, batez ere, kafe hutsa eta azukrerik gabe hartzearen gezurrarekin ez nago ados. Kafeak duen onena da norberak gehien gustatzen zaion moduan hartzea.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
380778