Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa ez da gaur hasi den eta bihar amaituko de gauza bat. Gure apustua gure printzipioetan oinarritutako bide bat da, eta ez du amaierarik, beti egongo baita zer hobetu jasangarritasunari dagokionez.
Horren erakusgarri ona da 2021eko ekainean Espainian elikagaien banaketarako lehen katea izan ginela Europar Batasuneko Marketin eta Elikadura Negozioetarako Jokabide Arduratsuaren Kodearekin bat egin eta 2050ean berotegi-efektuko gasen zero isurketa netoak lortzeko konpromisoa hartu genuenean. Hau da, epemuga hori baino lehen CO2 konpainia neutroa izatea.
Horrela, aurrera egiten jarraitzen dugu klima-aldaketaren aurka borrokatzeko dugun konpromisoan.
2017tik karbono-aztarna % 39 baino gehiago murriztu dugu, eta horrek urtean 165.980 tona CO2 isurtzea ekidin du. Gutxi gorabehera, Espainian 88.000 auto baino gehiago 10.000 km ibiltzean isurtzen dutenaren baliokidea da hori.
Horretarako, gure jarduerak ingurumenean eragina duen balio-katearen fase guztietan jardutea eskatzen duten ekintza batzuk burutu ditugu.
Lehen Kamioi % 100 elektrikoa
Ildo horretan, jasangarritasunari dagokionez garraioa eta logistika hobetzea, deskarbonizazioa zehazki, kontuan hartzen dugun puntu garrantzitsuetako bat da. Eta, horregatik, badugu jada Kantauri isurialdeko lehen kamioi % 100 elektrikoa.
Kamioi hau, FE Electric Volvo bat, bi motor elektrikok bultzatzen dute guztira 300Cv-rako, lau bateriaz arte elikatuak. Ia guztiz isila da eta 200 km-ko autonomia du. Zero isuriko ibilgailu honek atmosferara 27,6 tona CO2 isurtzea saihestuko du urtero.
Garraioaren, logistikaren eta jasangarritasunaren esparruan kokatutako enpresa multzo baten lankidetzari esker garatu da proiektu hau.
Apirilaren amaieran jarri zen martxan Iruñean, ohiko ibilgailuen antzeko kanpo-dimentsioekin eta karga-ahalmenarekin, baina energia berdeak bultzatuta; beraz, 0 CO2 emisio eragiten ditu.

Ibilgailu erabat elektriko batek zenbait abantaila eskaintzen dizkie bezeroei eta hiriei. Ezaugarri horiek dituzten ibilgailu astunek erregai fosilak (diesela batez ere) erabiltzen dituzte propultsio-iturri nagusi gisa, eta hiru kutsadura-mota sortzen dituzte:
- Gizakien osasunean eragina izan dezaketen emisio kutsatzaileak: nitrogeno oxidoak (NOx), sufre dioxidoa (SO2) eta partikula esekiak (PM10, PM2,5), besteak beste. Azken biak hirigune jakin batzuetan ikusten den txapela laranja osatzen dutenak dira. Airearen kalitateari eragiten diote, eta osasun-arazoak sor ditzakete izaki bizidunetan.
- CO2 emisioak: klima-aldaketa bultzatzen dute, eta epe laburrean, epe ertainean, pertsonen osasunean ere eragina izan dezakete.
- Soinu-igorpenak: erregai fosilak erabiltzen dituzten motorrek sortzen duten zarata ere kutsatzaile bat da, pertsonen osasunean eragina izan dezakeena eta haien bizi-kalitatea okertu dezakeena.
Kamioi elektrikoak kutsadura mota horiek saihesten ditu, eta, beraz, hiri handietan emisio txikiko eremuak lortzen lagunduko du, Klima Aldaketari buruzko Lege berriak eskatzen duenaren ildotik. Gainera, propultsio-motorrak eta hotz-motor elektrikoek zarata minimoa sortzea dakarte. Izan ere, bide-segurtasunari dagokionez, gaur egun zarata artifiziala gehitzen ari zaie ibilgailu elektrikoei.
Iruñeko 5 dendak egunean hiru aldiz eskaintzen dute zerbitzua ibilgailu elektriko honen bidez: Iturrama, Yamagutxi Garcia Najera kalean, San Juan Baiona etorbidean, Virgen de Ujue eta Zaragoza hiribideko 40-44 denda.
Karbono neutraltasunarekin konprometituta. Gure bidea jarraitzen dugu. Zurekin