EROSKIk berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika espresuki onartzen baduzu edo eremu eta menu ezberdinetan sartuz orrialde ezberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Macarena
Nire alabei izugarri gustatzen zaie esnea kakao-hautsarekin edatea. Gosarian katilu bat, askarian irabiaki hotza eta afaldu ondoren beste katilu bat edan ditzakete. Asko da?
Azukre kopuru hori zure alabek etorkizunean obetsitatea jasatearen arriskuan eduki dezakeen eragina, egunero egiten duten ariketaren eta jarraitzen duten dietaren araberakoa izango da. Zalantzarik gabe, murriztu beharreko azukre kopurua da. Azukrerik gabeko kakaoa, kaloria gutxikoa edo light erakoa, har daitezke, baina ez dira ordezko bikainak: kaloriarik gabeko edulkoratzaileek azukreak baino zapore gozoagoa dute eta, kopuru handitan erabiliz gero, umearen dastamena alda daiteke, eta, ondorioz, elikagai gozoagoak nahiago eta fruta eta barazki gutxiago jango ditu.
Azukrea, gainera, umeen eta helduen txantxar gehienen erantzulea da, kontuan hartu beharreko beste arrisku bat. Kasu horretan, kakao disolbagarriaren kontsumoa murrizteaz gain, ezinbestekoa da zure alabei kakaodun esne baso bakoitza edan ondoren haginak behar bezala garbi ditzatela azpimarratzea. Onena izango litzateke zure alabek gustuko duten alternatiba bat eskaintzea, kakaodun esne gutxiago har dezaten. Agian, errazena izango zen askarian edo afariko azkenbururako aukera desberdinak proposatzen hastea.