EROSKIk berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika espresuki onartzen baduzu edo eremu eta menu ezberdinetan sartuz orrialde ezberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Elena
Duela zenbait denbora olo-esnera pasatu nintzen, eta nahiz eta bilgarrian azukre erantsirik ez duen adierazten bada ere, etiketan azukre kopurua nahiko altua dela irakur daiteke. Nola da posible hori? Olo-esnea behiarena baino osasungarriagoa zela uste nuen.
Landare-jatorriko elikagai gehienek, hein handiagoan edo txikiagoan daukate azukre-kopuru jakin bat modu naturalean. Adibidez, fruta freskoak %10 du gutxi gorabehera. Hala ere, nutrizio-batzordeek ez dute azukre hori zenbatzen ezta haren kontsumoa murrizten (fruta freskoarena eta zuk edaten duzun edariarena). «Azukre erantsi» gisa ezagutzen direnetatik bereizten dituzte, fabrikatzaileak edo kontsumitzaileak nahita gehitzen dituenetatik, alegia (fruta-zukuetan, eztietan edo jeleatan daudenak barne hartzen dira). Izan ere, behi-esnearen etiketari erreparatzen badiozu, zenbait azukre daukala ikusiko duzu: produktuaren %5 inguru. Bestalde, olo-edaria ez da behi-esnea bezain elikagarria. Egia esan, askoz kaltzio gutxiago dauka eta, horregatik, fabrikatzaileek elaborazio-prozesuan zehar gehitzen diote kaltzioa. Kaltzioarekin edo kaltziorik gabe, azterlanek ez dute landare-edariei egotz daitekeen hobekuntza argirik ikusten. Era berean, ez da egiaztatu esneak osasunerako onura handirik edo mirarizko hobekuntzarik ekartzea, baina ez da inolako kalteren eragile.