Osasuna

1,2,3…. Esnekiekin gosaria egiteko ideiak

    1. Nahaskia + smoothie-a (Arrautza + esne osoa + fruta):

Hona hemen lehenengo gosaria: landako arrautza birekin eginiko nahaskia; hainbat osagai gehi diezazkiokezu, bakoitzean desberdina izan dadin. Barrengorriak, tomatea kubotan, piperra eta tipulina zatituta, zainzuri berdeak, gazta pixka bat.  Lagundu esne-irabiaki batekin, mugurdiekin edo beste edozein frutarekin.

2. Bowl-a Jogurt naturala + fruta/fruitu lehorrak (askotarikoak) + oloa):

Kaiku edo bowl batean, gehitu jogurt naturala, olo-malutak eta eskukada bat fruitu lehor natural. Nahi izanez gero, fruta fresko zatituekin lagun dezakezu.

3. Ogi txigortua izokin eta gazta freskoarekin + fruta (Osoko ogia + izokina + gazta freskoa/irabiatua):

Bihi osoko ogi txigortua gazta freskoarekin eta izokin ketuarekin Ez ahaztu fruta-pieza batekin edo askotariko fruta-mazedonia batekin laguntzea.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
299684