Gure berezko markako produktuek nahitaezko nutrizio-informazioaz gainera nutrizio-etiketa osagarria daramate, nutrizio-semaforo izenez ezaguna dena. Nutrizio-semaforoak begiratu bakarrean eta modu argian eta errazean produktu baten kontsumo-anoa batek zenbat kaloria, azukre, koipe, gantz ase eta gatz dituen ahalbidetzen digu. Horiek guztiak ezinbesteko mantenugaiak dira elikadura orekatua mantentzeko, baina horien kontsumoa kontrolatu egin behar da, eta gehiegi ez hartu. Horregatik, arreta bereziz ibili behar dugu.
Ekimen hori 2007an sortu zen, gure bezeroak produktuei buruz nutrizio-informazio gehiago eskatzen hasi zirenean. Lagun geniezaiekeela pentsatu genuen, eta Nutrizio Semaforoa izan zen haien nahiei erantzuteko modu perfektua.
Semaforo asko daude, baina nazio osoan gurea bakarrik identifikatzen da koloreekin. Horregatik lortu ditu aitorpen ugari erakunde ezberdinetatik. Adibidez, Nutrizioa eta Elikadura Zientzien Espainiako Akademiaren Mataix Saria, “Eroski por tu salud” (2013) programarengatik, eta AESANen ANOS Saria, “Eroski contigo de nutrición y bienestar: Eliminación de grasas vegetales parcialmente hidrogenadas y el semáforo nutricional” (2009) programarengatik.
Nola laguntzen digu Nutrizio Semaforoak?
Semaforoak modu oso errazean esaten digu kontsumo-anoa batean zenbat mantenugai hartzen diren, elikagaiak konbina ditzagun horietako bakoitzean gomendatutako ahoratzea gainditu gabe, eta, horrela, elikadura osasungarriagoa mantentzeko. Hau da, laranja koloreko balioak dituen elikagai-anoa bat kontsumitu bada, komeni da eguneko gainontzeko janarietan hori aintzat hartzea, kalorien eta mantenugai zehatz batzuen kopuru handia hartu delako jada.
Ezaugarri nagusiak
- Ontziaren aurrealdean doa beti.
- Kontsumo-anoa bakoitzeko informazioa ematen du.
- Osasunarekin gehien erlazionatuta dauden mantenugaiak agertzen dira (azukreak, gantzak, gantz asea eta gatza), bai eta kaloriak ere.
- Mantenugai bakoitzaren azpian datozen zenbakien bidez adierazten da elikagai-anoa batean dagoen mantenugaien ehunekoa, pertsona heldu batek hartu beharrekoa oinarri izanik.
- 2000 kilokaloriako dieta hartzen dugu oinarritzat. Haurrentzako elikaduran, berriz, 1.800 kilokaloriako dieta.
- Kolore-sistema erraz bat erabiltzen du, begiratu bakarrean ikusteko mantenugai bakoitzean egunean hartu beharreko kopuruaren parte txikia (berdea), ertaina (horia) edo handia (laranja) duen elikagai horrek.
Ikus dezagun gure Eroski SELEQTIA izokin ketuaren adibide praktiko bat! Testura leuna eta sendoa du, kolore laranjatua ñabardura arrosekin, eta haragi urtsuarekin, eta zoratzen gaituen ke leunaren zaporearekin! Baina, gainera, etiketa osatua du, eta haren Nutrizio Semaforoaren bidez zer onura dakarzkigun ikus dezakegu.