EROSKI produktuak

Bertoko EROSKI produktuak, istoriodun produktuak.

Badira produktuak baino zerbait gehiago diren produktuak? Marisaren Erronkariko gazta, Jonen Idiazabala… Zoragarriak! Piliren urdaiazpikoa…! gurasoek Terueletik bidaltzen ziotena, eta Martíren Mahoia, uf! Unibertsitatean ezagutu zuten elkar eta geroztik hainbat urte eta istorio bizi izan dituzte elkarrekin… Ezagut itzazu:

“Beno, istorioa duela asko hasi zen… unibertsitatean geunden eta bakoitza bere etxetik zetorren. Lagun egin eta elkarrekin bizitzera joan ginen. Eta noski, paketeak heltzen ziren etxetik, herritik… sekulako materiala.

Martíri Mahoizko gazta, Marisari Erronkarikoa (bere gurasoek gaztandegi bat zuten, horrek laguntzen du). Pilik ez dakit zer kontatuko zuen etxean, edo oso argal zegoela irudituko zitzaien, badakizu nolakoak diren Teruelekoak; kontua da bi hilabetean behin edo urdaiazpiko bat bidaltzen ziotela! Eta niri hemengo gauzak, primeran bilduta, ona da ama horretarako: hegaluze pote pila, batzuetan idiazabal bat, Gernikako piperrak… Horiek banketeak horiek, malkoak erortzen zitzaizkigun zerbait heltzen zen bakoitzean, sinestezina.

Gero karrera amaitu genuen eta bakoitzak bere bidea egin zuen, harremanetan jarraitzen genuen arren… 6 edo 7 urtera, Marisak bere etxera asteburu bat pasatzera gonbidatu gintuen, ekainean edo… baldintza bakarra jarri zuen: bakoitzak paketetxo bat ekarri behar zuen, pisura heltzen zitzaizkigunen antzekoa, haien falta sumatzen baitzuen. (Gurea ere, eh?)

Esan eta egin, hara joan ginen bakoitza bere familiarekin; haurrak zituena haurrekin eta ez zituena bakarrik, noski. Baina gutako bakoitzak kaxa bat zeraman besopean. Eta zeinen ongi pasa genuen. Kaxak irekitzean anekdota bat etortzen zitzaigun burura… usainak ere oroitzapenak ekartzen zizkigun. Barre asko egin genituen, egia esan. Eta istorio asko kontatu.

Postreetan geundela, adiskidetasunaren gorespen betean, bazkaria urtean behin behintzat errepikatu behar genuela erabaki genuen. Urte batean izan ezik, ez dut gogoan zer gertatu zen, ez dugu inoiz huts egin. Nork esango lioke ezetz horri? Lagun onak, istorio onak eta janari ona. Edo ez?”

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
362547