Ahuakatea modan dago, eta badauzka horretarako arrazoi onak. Oso onuragarria da, zapore zoragarria dauka eta bazkari eta mokaduak hartzeko ezin hobea da. Eguneko edozein ordu da ahuakatea jateko ona!
Nutrizio-propietateak
Ahuakateak beste frutek baino koipe gehiago duen arren (sagar batek 0,13 gramo koipe ditu 100 gramoko, baina ahuakateak 14 gramo inguru ditu), batez ere koipe monoasegabeak dira, oliba-olio birjinak dituen mota berekoak. Beraz, gure kolesterol mailetan eta arrisku kardiobaskularrean onura duten koipeak dira. Gainera, zuntz dietetiko ugarieneko fruta da eta ikerketa batzuen arabera, zuntz dietetiko ugariko elikagaiak janez gero, gure kolesterola murriztu egin daiteke. Behar adina jatea (egunean 25 gramo inguru), heriotza-arrisku txikiagoarekin lotu izan da. Hortaz, goza dezagun ahuakateez eta ez dezagun gizentzeko beldurrik izan, ez baitago frogatuta hori horrela denik, baizik eta aurkakoa, ahuakatea jaten dutenak gehiago asetzen direla ikusi baita, dieta berdinarekin. Horrez gain, E eta C bitamina antioxidatzaileak ditu eta B6 bitamina ere bai, oso onuragarria gure sistema immunologikoarentzat.
Ahuakateak plantxan eta beste ideia bitxi batzuk
Zer egin daiteke ahuakate batekin, entsalada batean txikitu edo guakamolea prestatzeaz aparte? Hainbat aukera daude. Hona hemen batzuk. Ahuakateekin prestatutako errezeta ia guztiak hasierakoak izaten dira: entsaladak, ogi txigortuak, marinatuak, tartarrak, kanapeak… Hauek beti hotz edo epel zerbitzatzen dira, frutaren testura eta zaporeaz erabat gozatzeko. Hala ere, batzuetan bero presta daitezke, plantxa edo labean ukitu bat emanez.
Lehenengoa: ahuakateak nola zuritu eta beren haragia modu errazean lortu
Erabiltzeko momentuan, hobe da fruta giro tenperaturan badago. Irekitzeko, luzetara moztu, hezurrera iritsi arte. Ebaketa egin ondoren, ahuakatea eskuekin hartu eta kontu handiz bira eginez bi erdiak bereiztu, hezurra aldeetako batean askatuz.
Koilara bat erabiliz, hezurrik gabeko aldea hustu behar da. Beste erdian, labana hezurrean sartu, hezurra askatzeko. Gero, koilararekin, haragia atera.
1. Ogi txigortuak ahuakate-krema, gazta freskoa eta beso iberikoarekin
Ogi txigortu sinple batzuekin modu dotorean ekin ahal diogu bazkari edo ordu arteko mokadu bati.
Horiek prestatzeko, lehenengo eta behin ahuakatearen haragia txikitu eta irabiagailu-ontzian jartzen da. Bertan zuritutako baratxuri ale bat, gazta fresko zati bat, soja-saltsa tanta batzuk eta pare bat koilarakada oliba-olio birjina gehitzen dira. Ondoren, dena xehatu behar da krema leuna lortu arte eta piperbeltza gehitzen zaio edo, nahiago badugu, minagoa egin dezakegu jalapeño txilea erabiliz.
Ahuakatea eta gazta freskoarekin egindako krema bihi osoko herriko ogi txigortu meheetan jartzen da, aldez aurretik kurruskari bilakatu arte laberatutakoak. Apaingarri moduan, ahuakate-kremaren gainean cherry tomatezko zati batzuk jartzen dira, oliba-olio birjinarekin onduta, eta beso-iberikoko izpi batzuk.
Atun eta ahuakatezko tartarra teriyaki saltsarekin
Errezeta freskoa eta oso kosmopolita dugu hau, itsasoaren indarra ahuakatearen leuntasunarekin batera dastatzeko aukera eskaintzen diguna. Hasi baino lehen, eta anisakisen kutsadurarik ez duela egiaztatzeko, erabiliko den atun zatia 24 orduz izoztu behar da, beroarekin prestatuko ez denez ez baitago anisakiak hiltzeko beste modurik.
Plater hau prestatzeko, lehenengo eta behin atuna kubotxoetan zatitu eta hozkailuan gordeta marinatzen uzten da 30 minutuz teriyaki saltsa eta oliba-olio birjineko koilarakada batzuk eta limoi tanta batzuekin. Marinatu ondoren, iragazki batean xukatzen da, atuna usaina eta zaporea eman dion zukutik bereizteko.
Gero, tomate oso heldu bat eta tipuleta zatitxo bat garbitutako ahuakatearekin zatitzen dira, dena karratutxoetan. Marinatutako atunari gehitzen zaizkio, txikitutako tipulin apur batekin eta beste 30 minutuz hozkailuan satzen da, zerbitzatu aurretik.
Azkenik, banakako koilaratxoetan zerbitzatzen da, ogirik gabe, teriyakiarekin marinatutako atun eta ahuakate zaporea baino ez.
3. Babarrun zuri eta ahuakate entsalada otarrainxkekin
Asetzen gaituen plater bakar eta nutritiboa prestatu nahi izatekotan, hau da errezeta egokia.
Lehenengo otarrainxkak minutu batez ur gazian egosten dira eta hiru minutuz hoztu egiten dira ura eta izotzarekin. Ondoren zuritu, txikitu eta gordetzen dira.
Beranduago tomateak garbitu eta karratutxo erregularretan txikitzen dira, tipuleta fresko batekin. Hiru koilarakada oliba-olio birjina, bi koilarakada ozpin eta gatz apur bat gehitzen dira. Entsalada oinarri hau beratzen jartzen da, otarrainxka egosiekin, 30 minutuz. Bitartean arrautza bat ur gazian egosi (10 minutuz) eta ondoren hoztu, zuritu eta birrintzen da.
Ahuakatea zuritu eta txikitu eta katilu batean beratutako tomate oinarria eta babarrun zuri egosiekin (garbitu eta xukatu behar dira, kontserbaren uraren gatza kentzeko) nahasten da. Entsalada oliba-olio birjina eta tomateak beratzeko erabilitako ozpin-olioarekin ondu eta, azkenik, birrindutako arrautza eta otarrainxka egosi zatitxoak gehitzen zaizkio.
4. Ahuakateak entsaladilla, hegaluze eta karramarroz beteta
Asko hobetzen du entsaladilla bezalako errezeta-liburuaren klasiko batek ahuakatearen testura eta zaporearekin. Gainera, aurkezpen dibertigarria egin daiteke, azala ontzi moduan erabiliz. Horretarako, ahuakateak hustu, haragia txikitu eta oskola biak gorde behar dira.
Patata batzuk azalarekin egosi, epeltzen utzi, zuritu, eta txiki zatitu. Gero, ontzi batean patata, moztutako ahuakatea, zuritu eta zatitutako tomate bat eta azenario bat (aurretik txikitu eta 10 minutuz ur gazian egositakoa) jartzen dira.
Arrautza egosi bat txikitu eta entsaladillari gehitzen zaio, karramarro-makiltxo batzuk (zatituta) eta xukatutako kontserba-hegaluzearekin. Olioa eta ozpinarekin ondu eta, beranduago, maionesa apur bat gehitzen zaio. Ore honekin ahuakateak bete eta garbitutako letxuga eta berro hosto batzuekin apaintzen dira.
5. Ahuakatea plantxan baratxuri eta pikante tximutxurriarekin
Errezeta hau ahuakatearen moldakortasunaren adibide garbia dugu. Pikante ukitu bihurri batekin, plater hau ezinbestekoa da beroan prestatutako ahuakatearen jarraitzaileentzat.
Ahuakateak plantxan erre aurretik, tximitxurri saltsa prentsatu beharra dago. Horretarako, tipuleta fresko zatitxo bat txikitu eta zuritutako baratxuri bat, perrexil-hosto batzuk, Cayyene pipermin pixka bat, bi koilarakada limoi-zuku, bi koilarakada sagardo ozpin, oliba-olio suabe litro laurden bat eta ardo zuri liro laurden bat. Krema arin bat osatu arte dena xehatu eta gatza edo piperbeltza gehitzen zaio. Ondoren, erabili arte hozkailuan gordetzen da.
Ahuakateak ireki, xerra lodietan moztu eta oliba-olio birjinarekin busti. Ondo berotutako zartagin itsasgaitz batean bi aldeetatik arin frijitu, gorritu arte, eta gatz puntuan jartzen dira. Tximitxurri saltsari eragin eta ahuakatea ondu, zartaginean bertan dagoenean.
Momentuan zerbitzatzen dira, ogi txigortu txikien gainean jarrita. Tipulina adar batzuk jar daitezke apaingarri gisa.