EROSKI produktuak

EROSKI talotxoak, goxoak eta kurruskatsuak

Lehenengo, EROSKI Arroz talotxoak eta EROSKI Arto talotxoak iritsi ziren. Orain, salgai sorta handitu egin da EROSKI Arto eta kinoazko talotxoen erreferentzia berriarekin, eta Zaporetako talotxoen bi erreferentzia berrirekin: funtsean arroza nahiz artoa nahasten dituzte. Kontserbatzeko, nahikoa da leku fresko eta lehor batean gordetzea. Ireki ondoren, ondo itxi behar da ontzia, eta bost egun baino lehenago kontsumitu.

Tortitas de maíz con Quinoa EROSKIGure dietan zereal berriak zabaldu izanak bultzatuta sortu dira artoa eta kinoadun EROSKI talotxo berriak. Bi osagaien konbinazio goxoari esker, talotxo are kurruskatsu eta goxoagoak lortzen dira. Errezetan artoa, kinoa eta gatza bakarrik dago. Talotxo bakoitzeko 25 kilokaloriarekin, aproposak dira eguneko edozein unetan jateko, eta zeliakoek ere jan ditzakete.

Beste zereal batzuekin alderatuta, kinoak hidrato gutxiago dauzka, eta askoz ere proteina nahiz gantz gehiago; nolanahi ere, gantz horiek ez dira asegabeak. Nabarmentzekoa da omega 6 eta omega 3 azidoak daudela bertan. Kinoari dagokionean, azpimarra daiteke zuntz asko eskaintzen dituela, eta bai potasioa, magnesioa, kaltzioa, fosforoa, burdina, zinka edo bitaminak ere, hala nola, B konplexua eta E bitamina. Laburbilduz, pisua eta osasuna zainduz jan nahi duen ororentzat egokiak dira: kolesterola kontrolatzen dute, idorreriaren aurkako zuntza daukate eta aski interesgarriak dira kirolarientzat.

Tortitas de arroz y maíz EROSKI sabor sour cream & onionTortitas de arroz y maíz EROSKI sabor sweet chiliIldo orokorrera txertatutako bi zaporeen erreferentziak EROSKI Sour Cream & Onion edo Sweet Chilli talotxoak dira. Txokolate eta jogurtez estalitako EROSKI talotxoei gehitu dizkiegun bi sustapen berriak dira, hain zuzen.

Bietarako arroza eta artoa konbinatzen dituen oinarri bat aukeratu dugu, emaitza oso kurruskatsu eta erakargarriarekin. Errezeta bakoitzean lurrin naturalak eta espeziak erabiltzen dira zaporea indartzeko, koloratzaile artifizialik gabe. Gainera, 47 kilokaloria bakarrik dauzkate, ekilore-olioz egiten dira, eta zeliakoek ere jan ditzakete.

Ez da lan erraza errezeta hauen zaporea berdintzea. EROSKI Sour Cream & Onion erreferentziak esnegain azidotua eta tipularen zaporea eransten dio arroz-artozko talotxoari. Errezetan sumatuko duzu gazta, tomatea, baratxuria, perrexila eta piperbeltz kaienaren ukitua. EROSKI Sweet Chilli erreferentzia txile gozoarekin egindako arroz eta artozko talotxoa da, txilea, kominoa, anisa eta kaiena bezalako espeziekin, eta bai tipula, piper gorria eta currya ere.

Proba eta goza itzazu, gure online supermerkatuan dagoeneko eskura dituzu eta.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
25916