Hamabigarren urtez egingo dugu bat WWFk Nazio Batuen Erakundearen babesarekin antolatzen duen “Goazen planetari itzuliak ematera” kanpainarekin. Hala, itzalaldi sinbolikoa egingo du www.consumer.es webgunean; martxan jarraituko du webak, baina argi apalagoarekin, eta, horrez gain, ekimenaren berri emango du webgunean bertan eta sare sozialetan, eta Caprabok eta Vegalsak ere bat egingo dute. Mundu osoko milioika pertsonak itzaliko dute argia ordubetez (20:30etik 21:30era bitartean, martxoaren 26an, mundua kontzientziatzeko ingurumenaren garrantziaz eta klima aldaketaren kontrako borrokaz.
Aurtengo leloa “Goazen planetari itzuliak ematera” da, eta planetan dagoeneko hasia den klima aldaketaren eta naturaren hondamendiaren aurka egiten ari garen lasterketa bati egiten dio erreferentzia. Helburua da CO₂ emisioak erdira murriztea 2030erako, eta bioaniztasunaren galera geldiaraztea.
“Aurten ere, EROSKIk bat egin du WWFren ekintza horrekin, zeina munduan ingurumenaren alde egiten den ekimenik handiena bihurtu baita. Kontsumitzaileek gero eta eskakizun handiagoak egiten dituzte iraunkortasun irizpideetan, eta EROSKIn lanean ari gara kontsumo arduratsuaren inguruko eskakizun horiek betetzeko”, esan du gure Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak.
Konpromisoa klima aldaketaren aurkako borrokarekin
Pandemiak agerian jarri du naturaren gorabeherek nolako garrantzia izan dezaketen gizartearen ongizatean, baina era berean erakutsi du posible dela lankidetzan jardunda haren eraginei buelta ematea. Iaz, ahaleginak handitu genituen iraunkortasunaren arloan, eta mugarri garrantzitsuenetako bat du berotegi efektuko gasik ez emititzera iristea 2050ean.
Erronka hori markatuta dator Europako Batasunaren Elikagai-negozio eta marketinpraktika arduratsuei buruzko jokabide kodean. Lan esparru handinahitsua da, elikagai negozio iraunkorraren ingurukoa, eta zazpi helburu handi dauzka: dieta osasungarri, orekatsu eta iraunkorrak sustatzea; alferrik galtzen diren elikagaiak gutxitzea; berotegi efektuko gasak apaltzea eta Europan elikagai katea klimatikoki neutroa izatea; elikagai katea ekonomia zirkularrerantz bihurtzea eta baliabideen erabilera efizientea egitea; ekonomia hazkunde sostengatua, inklusiboa eta iraunkorra izatea; balio kate osoan parte hartzen dutenek lan duina izatea; eta balio iraunkorrak sorraraztea elkarlanaren eta lankidetzaren bitartez.
%39 baino gehiago gutxitu dugu gure karbono aztarna 2017tik hona; horrek esan nahi du 145.116 tona CO2 baliokide saihestu dituela, hau da, gutxi gorabehera Espainian 120.000 auto berrik 10.000 km egitean igortzen dutena.
Konpromiso sendoa dugu ingurumena errespetatzeko; alde horretatik, ekimen askotarikoak landu ditu bere jarduerak inguru hurbilean duen eragina murrizteko. Animalia ongizatearen zigilua atera dugu, eta EAEko eta Nafarroako esnea ontzi iraunkorragoarekin; lehendik bazuen Galiziako eta Balearretako esneetan ere.
Horretaz gainera, urte amaieran, energia aldetik bere sare komertzial guztiko supermerkaturik iraunkorrena dena atera genuen, Lakuan, Gasteizen. Proiektu berritzailea, batik bat hiru lan eremu izan dituena: azpiegitura, prozesuak eta baliabideak.
Lanaren emaitza lehengo urte amaieran jaso genuen, Lean & Green-en lehenengo izarra eskuratu baitzuen bost urtean CO2 emisioak %20 jaisteko helburua erdietsita bai logistika prozesuetan eta bai garraioan.
Hamabost urtetik gora elkarrekin lanean
WWF-ekin batera aritu gara 15 urtez baino gehiagoz, ingurumen politika zenbait aurrera ateratzeko, hala nola arrantzalekuen ustiapen iraunkorra, energia efizientziaren hobekuntza, kontsumo arduratsuagoaren sustapena, arrantza iraunkorraren sustapena, eta jardunbide iraunkor egokikoak diren produktuak gure marka propioarekin. Horretaz gainera, WWFk kolaboratu egiten du www.consumer.es aldizkarian, bere kanalean ingurumenaren gaineko kontuak argitaratuta, eta abala ematen du elikadura osasungarriari buruz kooperatibak duen programan, Ekilibrian.
Bestalde, WWFk eduki pedagogikoak lantzen dihardu iraunkortasunaren gaineko modulu espezifiko baterako, EROSKIren Elikadura Eskolako Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren barruan, Espainia guztiko ikastetxeekin elkarlanean.