EROSKI produktuak

«Faccile» barbakoa goxo-goxoa!

Uda iritsi da, eta,harekin batera, barbakoen garaia ere bai! Parrillari hautsa kentzeko unea da, gehien gustatzen zaizun haragia aukeratu, eta… sutara, buelta eta buelta!
Gainera, EROSKIn «faccile» jartzen dizugu!. Irtenbide freskoekin, jada prestatuta eta kozinatzeko prest. Ezagut itzazu gure online supermerkatuan!

Barbakoarekin arrakasta izateko aholkuak 

Guztioi gustatzen zaigu lagunak barbakoa on batekin aho zabalik uztea, eta, beraz, esperientziarik ez baduzu, hartu papera eta boligrafoa, jarraian zenbait aholku ematen dizkizugulako, parrillaren erregea izan zaitezen.

Menua planifikatu. Hasteko, menu orekatua diseinatu behar dugu. Nahiz eta gutako gehienontzat haragia den barbakoako erregina, komenigarria da barazki-broxetei ere lekutxoa egitea, edo entsalada goxo batzuk prestatzea, lagungarri gisa. Gure sabelak eskertuko digu!

Anoak kalkulatu. Menua ongi antolatzea bezain garrantzitsua da, janaria erostean, jango duten mahaikideak kontuan izatea. Barbakoa «plater bakarra» bada, kopururik egokienak hauek dira: 200 gramo inguru pertsona bakoitzeko, txorizo, hirugihar, txistorra, odolki eta burruntzi-pintxoen mokaduetarako, eta beste 250 gramo inguru pertsona bakoitzeko, gihar-haragitan, hala nola txuletak, entrekota, oilasko-hegoak edo -paparra, hanburgesak eta saihetsak.

Pazientzia txingarrekin. Sua egitea erraza da, baina pazientzia eduki behar da kozinatzean. Onena da txingarrek itxura zurixka izan arte itxarotea, eta parrilla txingarretik hurbilegi ez jartzea, haragia eta hestebeteak pixkanaka egiten joateko.

Kontuz gatzarekin. Haragia urtsu egon dadin, garrantzitsua da pazientziaz erretzea, eta, alde batetik ongi eginda egon arte, buelta ez ematea. Gainera, funtsezkoa da haragiari gatzik ez botatzea erre aurretik, zukua ateratzen zaiolako eta barnealdea lehortzen delako. Hortaz, onena da gatza kozinatuta dagoen aldean botatzea, buelta eman aurretik.

Ordena garrantzitsua da. Lehenik, koipe gehiago duten pieza txikiak erre behar ditugu, hasierako gisa jateko: txorizoak, odolkiak, txitxi-burruntziak, xerra loditan moztutako hirugiharra… Hori da ere barazki-goarnizioa erretzeko momenturik onena. Izan ere, azkarrago egosten dira, eta, horrela, plater nagusirako prest izango ditugu.

Eta azken amarrua, gomendatzen dizugu haragia giro-tenperaturan presta dezazula, ezin hobeto geratuko zaizu eta. Proba ezazu, oso «faccile» da!

Informazio gehiago edo barbakoarekin arraska izateko ideiak nahi badituzu, bisitatu EROSKI Consumer.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
14587