Gaur egun, Internetera konexioa duen edonork EROSKIn eros dezake sofatik mugitu gabe. Are gehiago, gure aplikazioarekin ez duzu bila zabiltzan produktua tekleatu beharko ere. Zure mugikorrarekin jaki-tokian amaitzear dauden dilista horien barra-kodea eskaneatzearekin nahikoa da, irakurgailuak automatikoki ezagutzen eta zure online supermerkatuko erosketa-organ sartzen dituelako. Oso erosoa da!
Baina gure egunerokoan ohikoak diren barra-kode horiek, zuri-beltzean dauden lerro paralelo sinple horiek, duela ez asko goitik beherako aldaketa eragin zuten gure dendetan. EROSKI 1983tik 90eko hamarkada nahikoa aurreratuta egon arteko bitarte horretan hasi zen sartzen ordainketa-kutxetan eskanerra zeukaten terminalak. Lehenbiziko esperientzia izan zen Espainian.
Berrikuntza horrek xede zuen artikuluak kutxatik azkarrago pasatzea, eta, luzarora, eskaera guztiak automatizatzea horiek zerbitzatu behar zituen plataformarako. Produktuaren barra-kode identifikatzailea irakurgailutik pasatzearekin bakarrik…magia! hark ezagutu egiten zuen.
Salmenta-puntuan zeukaten arazo nagusietako bat zen Espainian aitzindaria izanik produktu askok ez zeukatela barra-koderik, eta, beraz, ezin zirela pasa eskanerretik.
Baina produktu gehienek prezioaren etiketa txiki bat besterik ez zeukaten eta eskaintzak buruz ikasi behar ziren garai batean argi zegoen teknologia horrek etorkizuna izango zuela.
Eskanerra eta barra-kodea sartzeak aurrerago eskaerak eta inbentarioak egiteko modua erraztuko zuen, eta horrek milaka anekdota ekarri zituen berekin. Ikusita 6 litro esneko pila batekin eskanerretik pasatzeko brik bat ateratzearekin nahikoa zela, bati baino gehiagori otu zitzaion arrautza-ontzitik arrautza bat ateratzea irakurgailutik pasatzeko. Horrek guztiak zientzia-fikzioa zirudien!
Gure bizitzan barra-kode ugari ditugu, eta bizitza errazten digute.
Ongi etorri erosketa-esperientzia hobea lortzen duten nobedade guztiei!