Gehiago kontsumitzeko, maiz jaten duten tokietan erabiltzen hastea esan nahi du, hala nola eskolan edo etxean bertan.
Bihi osoko elikagai gehiago kontsumituz gero, gaixotasun kronikoak prebenitzen eta pisua egonkortzen laguntzen da, hein batean, asetasuna eta jateko gogoa kontrolatzen direla. Espainian, Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN), Elikadura osasungarriaren piramide-grafikoaren irudiaren bidez, bihi osoko elikagaiak lehenesten ditu haurren artean, nahiz eta aholku hori ez den islatzen haurren eta nerabeen kontsumo-ohituretan.
Hobetzeko asko
Dietetika-kontsumoari eta -ohiturei buruz egin den inkesta handienaren emaitzek, “Espainiako gazteen elikadura-ohiturak. Enkid ikerketa (1998-2000)”, erakusten dute 4 eta 24 urte arteko haur eta gazte espainiarren erdiek baino gutxiagok dutela elikadura-maila on bat. Laginaren gainerakoan gabeziak edo elikadura-ohitura desegokiak agertzen dira. Datu esanguratsuenen artean nabarmendu behar da haurren eta gazteen laurden batek soilik kontsumitzen dituela fruta edo zukuak eta % 80k gomendatutakoa baino koipe gehiago kontsumitzen duela. Opil eta zizka-mizka industrialak bezalako produktuak, janari azkarra eta frijituak atsegin dituzte.
Gainera, oraindik haur eta gazte askok, baita helduek ere, elikagai finduen aldeko hautua egiten dute. Bihi osoko bertsioak kontsumitzea ez da oso ohikoa izaten. Elikadura-ohitura osasungarriak bultzatzeko populazio-talde egokiak dira nerabeak eta gazteak, eta hori azpimarratu behar zaie, oro har elikaduraz, itxura fisikoaz eta buru- eta gorputz-ongizateaz duten arduragatik.
Ameriketako Estatu Batuetako nerabe-lagin batean egindako ikerketa batean egiaztatu zen eskola-jangeletako menuen % 5ek soilik eskaintzen zutela bihi osoko ogia jateko aukera. Ogi mota hori ikertu zen, egunero kontsumitzen den elikagai bat delako. EROSKI CONSUMERek azkena egindako eskola-menuen azterketan antzeko zerbait gertatzen zen: aztertu ziren 211 menuen artean, hiru eskoletako asteko menuetan soilik aukera zitekeen bihi osoko ogia. Askoz ere bakanagoa zen bihi osoko arroz- eta pasta-plateren eskaintza haur-menuetan.
“Journal of American Dietetic Association” (JADA) aldizkarian argitaratutako ikerketa amerikarrean, nerabe eta heldu-gazteen artean elikagai horiek nolako maiztasunez kontsumitzen ziren ezagutzeaz gain, populazioaren sektore horren bihi osoko kontsumoa handiagoa izatera bultzatzen duten gizarte- eta ingurumen-faktoreak, faktore pertsonalak eta portaera-faktoreak identifikatzen saiatu zen. Familian edo lagunekin bihi osoko elikagaiak jateko ohiturari buruz, etxean bihi osoko ogirik bat ote zen edo ohiturak aldatu eta egunean gutxienez hiru bihi osoko anoa (ogia, galletak eta gosaltzeko zerealak) jango ote zituen ziur al zegoen bezalako galderak zituen galdetegiak. Bihi osoko ogiaren (eta bihi osoen) gustua ere ebaluatu zen “ez nago batere ados” eta “oso ados nago” artean ebaluatzen ziren lau erantzunekin, baita osasunarekin lotuta bihi osoko elikagaien inguruan dagoen ikuspuntua ere.
Ikerketaren emaitzek iradokitzen dutenez, bihi osoko produktu gehiago dituen elikadura bat lortzeko, haurrek eta gazteek jan ohi duten tokietan, eskoletan, etxeetan edo jatetxeetan, produktu horiek izan beharko lituzkete. Egiaztatu denez, jatetxeetan, ostalaritzako establezimenduetan edota etxean, ez dago bihi osoko produktuak prestatzeko ohiturarik, finduak baizik, eta horixe da tratatu beharreko lehenengo hutsunea.
Bihi osokorako ibilbide progresiboa
Osagai solidoak jaten hasten den haur txikiak harbera da zaporeekiko, usainekiko eta testurekiko. Une egokia da osoko elikagaiak eskaintzen hasteko; bihi osoko arrozeraino. Helburua ohiturak hobetzea bada, bihi osorako aldaketa progresiboa izan behar da, denboran mantentzeko. Izan ere, haurra beste zapore batzuetara ohituta badago berehala nabarituko baitu aldea, eta hori uko egiteko arrazoi bat izan daiteke.
Aldaketak txikiak izan behar dira baina etengabeak haurra pixkanaka elikadura osasungarriago batera ohitu dadin.
- Gosarietan. Hasteko, bihi osoko irina erabil dezakegu gozoak eta oreak egiteko, adibidez, bizkotxoa. Beste aukera bat, irin findua eta bihi osokoa nahastea litzateke, erdi eta erdi. Nahasketa horrek beste produktu artisau batzuk egiteko balioko digu, adibidez galletak edo magdalenak. Gosari energetiko bat bihi osoko arrozesnearekin eta kanelarekin txikienek desioa bihur liteke zapore gozoa atsegin badute. Eguneko lehen otordu honetan, azukre gehien zerealak osoago batzuengatik ordezka ditzakegu, muesli-estilokoak, bihi osoko arroz-puztua edo olo-aleak dituztenak. Hasieran, zereal berri horien koilarakada bat nahas dezakegu, ondoren pixkanaka kopurua handituz.
- Hamaiketakoak eta askariak. Bihi osoko moldeko ogia edo bihi osoko ogi arrunta aukera egokia da txikienen sandwichak edo ogitartekoak prestatzeko.
- Bazkariak eta afariak. Bihi osoko zerealak (arroza, artatxikia) eta horien produktu eratorriak, adibidez, pastak (espagetiak, makarroiak edo kuskusa, besteak beste), bihi osoko ogia edo pizza-oreak dietako parte izatera pasatuko dira pixkanaka, haurra bere zaporera eta testurara ohitu dadin, zuntz gehiegi kontsumitzearen alde txarrak pairatu gabe. Edozein pasta- edo arroz-errezeta elikagai horien bihi osoko bertsioekin egin daiteke. Alde bakarra, egiteko denbora gehiago behar dutela.