Iraunkortasuna

Bizitza gehiagoko fruta

EROSKIn elikadura osasungarriarekin eta kontsumo jasangarri eta arduratsuarekin dugun konpromisoaren alde egiten jarraitzen dugu, ekimen berri batekin. Nola? Apeel estaldura-teknika berritzailearekin gure mandarinen eta laranjen bizitza luzatzen dugu, horrela fresko eta zaporetsu mantentzen dira denbora gehiagoz eta denok botatzen dugu gutxiago.

Apeel estaldura-teknika landarez egina dago eta fruta eta barazkien bizialdia luzatzen du; fresko eta zaporetsu mantentzen ditu, normalean baino bi aldiz gehiago. Hala, denbora gehiagoz goza ditzakegu, eta hornidura-kateak jasangarriagoak dira; izan ere, egoera onean denbora gehiago kontserbatzen denez, kate osoan murrizten ditugu elikadura-hondakinak, ekoizle eta banatzaileetatik hasi eta etxeraino.

Gaur egun, fruta edo barazki bakoitzaren barruan mikroklima ezin hobea sortzen duen uzta ondoko soluzio bakarra da, eta horri esker freskotasun, zapore eta garraiagarritasun egoera ona dute, hoztearen eta atmosfera kontrolatuaren mendekotasun txikiagoarekin.

Dagoeneko jaten ditugun fruta eta barazki guztien oskoletan, hazietan eta mamian dauden landareetatik (lipidoak eta glikolipidoak) eratorritako materialekin egindako estaldura da. Horrek frutak eta barazkiak babesten ditu, elikagaiaren ura barruan mantenduz (elikagaia ez da deshidratatzen denborak aurrera egin ahala) eta oxigenoa kanpoan geratzen da (ez da sartzen), deshidratazio-tasa nabarmen murriztuz (hori da elikagaiak hondatzearen arrazoia). Horrela, frutak heltzen jarraitzen du, baina kanpoko elementuengatik oxidazioa atzeratzen dugu.

eusk KV apeel_OK

Ez izan zalantzarik eta hurbil zaitez hurbilen duzun EROSKI dendara edo sar zaitez gure EROSKI online supermerkatura horiek probatzeko. Ikusiko duzu zure mandarinen eta laranjen bizialdia luzeagoa eta iraunkorragoa izango dela.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
371232