Tokiko produktua

Burua eta bihotza duten ardoak

 

EROSKIn argi daukagu, tokian tokiko produktuak saldu eta erostea buruarekin eta bihotzarekin hartzen den erabakia da. Eta horrek gauzak beste modu batera egitea esan nahi du. Ingurunearekin eta familia ekoizleekin kontzienteagoa eta arduratsuagoa.

Horregatik, Arabako Errioxatik Serra de Tramuntanaraino, Nafarroako mendilerro eta jaurerrietatik eta Borjako zelaietatik igarota, bertan bizi garen tokietako ardorik esanguratsuenak hurbilduko dizkizugu.

 

EUSKADI

Euskadi

Euskadin, Arabako Errioxaren historia ardoari lotuta egon da beti. Erromatarren garaian ere ardoa egiten zen soldaduentzat, baina XV. mendearen amaieran bakezko aldi luzea egon zen eta orduan hedatu ziren mahastiak inguruan, horrela bihurtu zen mahatsa biztanleriaren zati handi baten bizimodu.

Errioxa Jatorri Deitura 1926. urtean jaio zen. Bere araudiak ekoizpen-eremuaren mugaketa, landu daitezkeen mahats-barietateak eta baimendutako gehieneko errendimenduak ezartzen ditu.

Jatorri-deitura horren barruan, Arabako Errioxa berezko nortasunarekin nabarmentzen da. 2017ko abuztuan, Errioxa Jatorri Deiturak berak onartu du nortasun hori, eta aukera eman du etiketan eremua identifikatzeko (Arabako Errioxa), “Errioxa” izendapen amaren maila berean.

EROSKIn Arabako Errioxako ardoen proiekzioa bultzatzen dugu, gure dendetan nabarmenduz eta haien nortasunari balioa emanez. Ona delako hemengoa izatea, hemengo 150 ardo baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Arabako 31 upategirekin harreman luze eta estuaren emaitza.

 

Gure Arabako Errioxako sorta eta bere istorioak hobeto ezagutu nahi dituzu?

 

ERRIOXA

Errioxa

Zalantzarik gabe, Errioxaren bereizgarrietako bat eta elementu enblematiko garrantzitsuena da ardoa. Baina ez bakarrik produktu eta jarduera ekonomiko gisa, baizik eta erreferente sozial eta kultural gisa, bere adierazpen kultural eta tradizio guztiak produktu honen inguruan daudela dirudien komunitate batean.

Ardoa dokumentatuta agertzen da jada Errioxan erromatarren garaian, lurralde horretan baldintza egokiak aurkitu baitzituzten hura landu eta egiteko. Erdi Aroan monasterio eta abadiekin lotuta egon zen ardoaren ekoizpena, eta laborantza-teknikak hobetu zituzten. XVI. mendean ekoizpen-lurralde nagusietako bat izan zen Errioxa, eta horri esker Espainiako gainerako lurraldeetara eta are Europara ere esportatu ahal izan zuten ardoa. Hurrengo bi mendeetan, XVI. eta XVII. mendeetan, Errioxako ardoa sendotu egin zen, ekoizpena handitu zelako eta kalitatea kontrolatzeko eta ardoa egiteko lehen neurriak ezarri zirelako.

Errioxako ardoen bikaintasun-bokazio tradizionalari esker, kontsumitzaileen artean duten prestigio-irudia sendotu eta erreferente bihurtu dira. Gainera, ongi jakin dute nola eutsi euren kokaleku abantailatsuari, Europako jatorri-deitura historikoen gorenean, nortasun bereiziko ardoak landuz. Horiek horrela, gaur egun, munduko ardogintza-eremuetako 5 marka nabarmenen artean dago “Errioxa”. Errioxako ardoak zazpi mahats-barietaterekin egiten izan dira, tradizioz: tempranillo, garnatxa, mazuela eta graciano ardo beltzetarako; eta viura, garnatxa zuria eta malbasia zurietarako. Duela gutxi, beste sei barietate zuri gehitzea onartu du Kontseilu Arautzaileak: maturana, turruntes, tempranillo zuria, chardonnay, sauvignon blanc eta verdejo; baita beltzetarako bat ere, maturana. Produkzioaren zatirik handiena tempranillo barietatearekin egiten da ( % 86), eta barietate horri egokitzen zaio oraindik ere jatorri-deitura horrek munduko merkatu guztietan duen garrantzia.

EROSKIn Errioxako banderarekin seinaleztatutako lurreko ardoen aukeraketa zabala eskaintzen dizugu, gure dendetan erraz aurki ditzazun.

 

Gure Errioxako ardoen sorta eta bere istorioak hobeto ezagutu nahi dituzu?

 

NAFARROA

Nafarroa

Nafarroako ardoaren jatorri-deiturak urte luzeko tradizioa eta eskarmentua du. 80. hamarkadara arte, funtsean, ardo gorri tradizionalari esker ezagutzen zen Nafarroa, baina ordutik aurrera suspertu, eta Espainian esperientzia handieneko ardogintza-eremu artean agertzen hasi zen. Errioxa Jatorri Deitura 3 azpieremutan banatzen da, lurraldearen eta klimaren arabera, eta Nafarroa Behe Errioxaren azpieremuan sartzen da, guztira 6.220 hektarea izanik haren barne. Ardo aberastasun horrek bost JDB eta 2 AGB dakartza, eta horietako gehienetako ardoa eskain dezakegu.

 

EROSKIn lurreko ardoen aukeraketa zabala eskaintzen dizugu, Nafarroako banderarekin seinaleztatuta, gure dendetan erraz aurki ditzazun. Ona delako hemengoa izatea, hemendik 200 ardo baino gehiago hurbiltzen dizkizugu, Nafarroako 30 upategirekin izandako harreman luzearen ondorioz.

 

Gure ardo nafarra eta bere istorioak hobeto ezagutu nahi dituzu?

 

ARAGOI

Aragoi

Orotariko laborantzetarako abantailatsua den klima batean, Aragoiko ardoek leku pribilegiatua betetzen dute ardoaren munduan. Lurraldearen orografiaren ondorioz mikroklima ugari dituen klima mediterraneoak eta tradizio eta ezagutza handiek Aragoi ardogintza-eremu garrantzitsu eta aberats bihurtzen dute.

Aberastasun hori guztia eta mahastizaintza egiten jakitea 4 jatorri-deituratan islatzen da, babesten dituzten ardoen jatorria eta kalitatea zaintzen dutenak. Haiekin guztiekin lan egiten dugu erkidego honetan gure lehen denda jarri genuenetik.

 

EROSKIn Aragoiko banderarekin seinaleztatutako lurreko ardoen aukeraketa zabala eskaintzen dizugu, gure dendetan erraz aurki ditzazun. Ona delako hemengoa izatea, hemendik 100 ardo baino gehiago hurbiltzen dizkizugu, Aragoiko 30 upategirekin izandako harreman luzearen ondorioz.

 

Gure Aragoiko ardo sorta eta bere istorioak hobeto ezagutu nahi dituzu?

 

BALEARRAK

Balearrak

Las características geo climáticas de las Illes Balears otorgan a los vinos baleares una personalidad propia, reforzada por la existencia de algunas variedades autóctonas.

Los romanos fueron los primeros en importar la viña a las islas y desarrollar su cultivo. Ya en el siglo I a.C., Plinio citó los vinos de las Islas Baleares comparándolos con los mejores vinos de Italia. Desde entonces, la repoblación de viñas se ha producido lentamente, tras la guerra civil se produjo un retroceso en el sector al priorizarse otros cultivos, pero a finales de los ochenta incentivado por subvenciones comunitarias, se inició un importante proceso replantación de viñas en las islas. La década de los noventa fue sin duda el mejor momento para el panorama vinatero de las Islas, no en términos de cantidad, pero sí de calidad ya que los viticultores baleares invirtieron en mejorar los procesos de elaborado y consiguieron situar los vinos de las Illes Balears en el lugar que les corresponde.

El relieve es suave y las cepas se sitúan entre los 75 y 200 metros sobre el nivel del mar. Son vinos blancos, rosados, tintos y espumosos, caracterizados por su sabor afrutado, persistencia, frescor y carga aromática, siendo los tintos de Manto Negro los que más fama han alcanzado. Se elaboran con las variedades de uva autorizadas.

En EROSKI te ofrecemos una amplia selección de vinos de las islas señalizados con la bandera de Baleares, para que puedas encontrarlos con facilidad en nuestros centros. Porque es bueno que sea de aquí, te acercamos una amplia gama de vinos de aquí, fruto de una larga relación con bodegas baleares.

 

¿Quieres conocer mejor nuestra gama de vino balear y sus historias?

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
415103