Uda honetako erosketek sorpresa handiak ekar diezazkizukete. EROSKI clubek milaka zuzeneko opari, EROSKI produktuak doan eta asteroko Travel Club opariak banatuko ditu. Nola lortu? Oso erraza da. Soilik EROSKI clubekoa izateagatik, zatoz hurbilen duzun EROSKI dendara, egin erosketa eta zorte on!

¡900.000 zuzeneko opari baino gehiago!

 TRAVEL CLUB PUNTUEN KUPOIAK

Astero, EROSKI clubekoa bazara, Travel Club puntuak eskuratu ahal izango dituzu, eta, haien truke, udarako opari ezin hobeak lor ditzakezu: botila bat, toalla pareo bat, zinema-sarrerak, tote bag bat… edo Travel Club katalogoko beste zerbait.

Lortzeko, erosketa bat egin beharko duzu eta kutxatik pasatzean saridun kupoi bat egokitu ahal zaizu. Kupoi horrek opari-kode bat izango du eta webgunean edo 913 874 387 telefonora  deituta trukatu ahal izango duzu.

EROSKI PRODUKTUAK DOAN

Gainera, EROSKI markako doako hainbat produktu lortu ahal izango dituzu astero, uda osasuntsuago bat igarotzeko. Zukuak, entsaladak, zainzuriak, patatak, arto-opiltxoak…

Milaka produktu-kupoi dituzu zain!

EROSKI doako produktu batekin trukatzeko kupoi bat tokatzen bazaizu, hurrengo erosketan kutxan entregatu besterik ez duzu egin behar, hurbilen duzun EROSKI dendan nahiz online supermerkatuan trukatu ahalko duzu. Eta EROSKIko kontu digitala baduzu, kupoia aplikazioan edo webgunean ikusi ahal izango duzu. Kontsultatu “Nire aurrezki-kupoiak” atalean kupoirik lortu duzun, eta aktibatu erabili ahal izateko.

¡Eta zozketa handi bat!

Hori gutxi balitz, banatzen ditugun milaka sariez gain, hamabostaldiko zozketak eta azken zozketa handi bat ere baditugu, ez duzu galdu nahiko!

Ikusi zer lor dezakezun!

6.000€-TAN BALORATUTAKO PUNTA CANARAKO BIDAIA

Punta Canara bidaia lau lagunentzat (2 heldu eta 2 haur), 9 egunekoa, 6.000 €-ko balioa duena. Ostatua 4 izarreko hotel batean, dena barne, aireportuko/hoteleko joan-etorriak barne. Opari-bonu bat da saria; beraz, bidaia horrengatik trukatu ahalko duzu, edo nahi duzun ibilbidea diseinatu ahalko duzu (balioa: 6.000 €*).

GAINERA, 50€-KO 100 SARI

Zozketa irabazten baduzu, EROSKI club txartelean 50 € sartuko dizkizugu hurrengo EROSKIko erosketetarako.

Parte hartzeko modu asko dago!

    • Gure dendetan edo EROSKI online supermerkatuan parte-hartze automatikoa lortuko duzu 30 €-ko edo goragoko erosketak egiterakoan. Erraza benetan! 60 €-ra heltzen bazara bi parte-hartze lortuko dituzu, eta horrela hortik gora. Metatu parte-hartzeak astero eta saria irabazteko aukerak handituko zaizkizu!
    • EROSKI aplikazioan:  lortu parte-hartze eta opari gehiago.

Sari gehiago EROSKI aplikazioan 

Jokatu gurekin!

EROSKI aplikazioan zortea duzun proba dezakezu eta zuzeneko beste sari batzuk lortu ditzakezu (zuzenean ordainketa-txartelean sartuko zaizkizunak) edo zozketarako partaidetza gehiago irabazi. Joan “Ezagutu jolasean” atalera eta ea zortea duzun! EROSKIn 30 €-ko edo goragoko erosketak egiteagatik, jokatzeko aukera bat izango duzu.

Oraindik aplikazioa ez baduzu, deskargatu eta ikusi saria.

Consulta todas las bases legales de la promoción aquí: https://www.eroski.es/condiciones-sorteo-verano-club

Gabon hauek opariekin hasiko dira. Erosketa bakoitzak garrantzia du, eta tiket bakoitza sorpresa bihurtzen da: 900.000 zuzeneko opari kutxatik pasatzean, doako produktuekin, zure jaki-tokia betetzeko eta Gabonetako mahaian ez dadin ezer falta, eta Travel Club opariak zuretzat eta maite dituzunentzat, Gabonak bereziago bihurtuko dituztenak.

Eta, gainera, Eskandinaviara bidaia bat irabazi ahal izango duzu, aurora borealen eta ametsetako paisaien artean magia errealitate bihurtzen den tokira.

Izan ere, EROSKIn, erosketa bakoitza aukera bat da ospatzeko eta gurari onak baino zerbait gehiago lortzeko. Zure aurtengo Gabonetako erosketek sorpresa handiak ekar diezazkizukete, EROSKI club-ek milaka zuzeneko sari banatzen baititu DOAN astero

Zer lortu dezakezu?

900.000 ZUZENEKO OPARI EROSKI CLUBEKOA IZATEAGATIK

  • Astero, bazkidea bazara, erosketaren bat egiteagatik edo EROSKI web/app-an sartzeagatik, zurea izan daiteke:
    • produktu 1 doan edo TRAVEL CLUB opari bat kutxatik pasatzean.
    • Eta 30 €-ko erosketa bakoitzeko, parte-hartze automatiko bat jasoko duzu Eskandinaviarako bidaia baten ZOZKETA HANDIRAKO.

ESKANDINAVIARA bidaia handia

 

8 egun eta 7 gau Norvegian lau pertsonarentzat. Bidaiak 15.000 €-rainoko balioa du. Irabazleak 2026ko maiatza eta iraila artean aukeratu ahal izango ditu bere datak eta ipuin batetik ateratakoak diruditen paisaiez, fiordoez eta hiriez gozatu ahal izango du. Esperientzia paregabea, Europako iparraldearen bihotzera eramango zaituena!

  • Automatikoki parte hartuko duzu 30 €-ko erosketa bakoitzeko, EROSKI club-ekoa izateagatik bakarrik.
  • Zenbat eta erosketa gehiago egin, orduan eta partaidetza gehiago lortuko dituzu zozketa handirako.

Eta, gainera, JOKATU abenduko egutegian

Gabon hauetan, dibertsioa eroski ‘app’-an dago! Hemen da abenduko egutegirik zirraragarriena: egunero jokatzeko eta erronka bat lortzeko aukera izango duzu.

Astelehenetik ostegunera

Goza ezazu “Navidad Catcher” jokoarekin. Joko horretan, 40 segundo izango dituzu ahalik eta opari gehien harrapatzeko, eta bidaia-zozketa handirako partaidetza gehiago lortu ahalko dituzu.

Eta, asteburuetan

Magiak sarien erruletarekin jarraitzen du! Biratze bakoitzak zuzeneko opariak eman diezazkizuke EROSKI club-eko diru-zorrorako eta partaidetza gehigarriak Eskandinaviarako bidaia baten zozketa handirako. Guztira, 38.000 € banatuko ditugu zuzeneko opariekin.

NOLA JOKATU?

  1. Egin zure ohiko erosketak: xahutzen duzun 30 € bakoitzeko, jokatzeko aukera bat duzu.
  2. Sartu EROSKI app-an eta joan “Ezagutu jolasean” atalera hasierako pantailatik.
  3. Sakatu “Jokatu eta irabazi!” eguneko jokora sartzeko. Asteburua bada, hautatu “Biratu erruleta!” eta ea zorterik duzun.
  4. Ezagutu saria unean bertan: zure diru-zorrorako zuzeneko diru-sarrera bat izan daiteke, edo azken zozketa handirako parte hartzea.

Oraindik ez duzu app-a?  

Deskargatu ezazu lehen aldiz eta lortu 10 €

 

*App-a deskargatzen duten eta identifikatzen diren lehen 50.000 bezeroei aplikatzen zaie, 2026/01/04ra arte. 10 €-ko kupoia App-ean erakutsiko da, deskarga egin eta gehienez ere 7 eguneko epean. 10 €-ak erabiltzeko, aldez aurretik, kupoia aplikazioan aktibatu behar duzu. Gero, 50 € edo gehiagoko erosketa bat egin behar duzu kupoia trukatzeko.

 

Ondo maite zaituenak Gabonak hobetuko dizkizu!

NOLA LOR DITZAKET PUNTUAK?

  1. Beharrezkoa da EROSKI clubekoa izatea. Eman sustapenerako izena hemen edo kutxatik pasatzean.
  2. Egin erosketak marka parte hartzaileetan:
    • Egin 30 €-ko erosketa, eta lortu 2.300 Travel puntu.
    • 80 €-ra iristen bazara, lortu 4.700 Travel puntu gehiago.
      • Konbinatu markak nahi duzun moduan. Bi hilabete (martxoa eta apirila) dituzu erosketak egiteko.
  3. Kode bat jasoko duzu Travel Club puntuak trukatzeko* Oso erraza da! Sartu hemen, idatzi jasotako kodea, trukatu puntuak eta zuzenean zure kontuan gehituko dizkizugu.

Travel Club puntuak zure kontura sartuko dizkizugu. Irudian agertzen diren opariengatik edo travelclub.es katalogotik nahi duzunagatik truka ditzakezu, zeuk aukeratu!

 

Puntuak opari hauekin trukatu ahal izango dituzu, edo travelclub.es katalogotik nahi duzunarekin, zeuk aukeratu!

 

Kontsultatu marka parte hartzaile guztiak hemen

Kontsultatu hemen zenbat falta zaizun lortzeko

Opari-kodea emailez, SMS bidez edo kutxatik pasatzean lortuko duzu. EROSKIk ez du bere gain hartzen bazkideak KODEA ez jasotzearen erantzukizuna (harremanetarako daturik ez duelako, posta/SMSa galdu duelako…). Horregatik, oparia jasotzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik helbide elektroniko bat, harremanetarako telefono zenbaki bat eta baliozko posta helbide bat ematea, eta ez debekatzea bide horietatik merkataritza komunikazioak egitea. Egiazta ezazu, eta balio ez badu, jarri harremanetan ahal bezain laster EROSKI CLUBekin (944 943 444). Baliteke, Katalogoaren arabera, produktuak aldatzea.

Ohiko galderak

  • Noiztik hasten dira kontatzen marketan egindako erosketak?

Sustapenean izena noiz ematen duzun kontuan hartu gabe, 2026ko martxoaren 1etik 2026ko apirilaren 30era bitartean egindako gastua zenbatuko da.

  • Zenbat denbora daukat gastura iristeko?

Bi hilabete oso dituzu 30 €-ko edo 80 €-ko gastua lortzeko, 2026ko martxoaren 1etik 2026ko apirilaren 30era arte.

  • Erosketak pilatzen dira?

Bai, martxoan eta apirilean egiten dituzun erosketak metagarriak dira. Parte hartzen duten marketan egindako erosketa guztiak bi hilabeteetan zenbatzen dira.

  • Hainbat marka konbina ditzaket?

Bai. Nahi bezala konbina ditzakezu, adibidez, 10 € Danone-n, 10 € Findus-en, 5 € Colgate-n, zeuk erabaki.

Marka guztiak hemen kontsulta ditzakezu.

  • Nola jakin dezaket zenbat xahutzea falta zaidan baldintza hori lortzeko?

Hemen kontsulta dezakezu.

*Gastu eguneratua, erosi eta 48 orduko dekalajearekin, gutxi gorabehera.

  • Baldintzara iritsi naiz, baina ez zait koderik iritsi.

Ene! Jarraitu segidan adierazten dizkizugun urratsak:

  1. Ziurtatu sustapenerako izena behar bezala eman duzula hemen.
  2. Begiratu zure posta elektronikoko sarrerako ontzia/spama, kodea iritsi zaizula egiaztatzeko.
  3. Oraindik kodea ez bazaizu iritsi, mesedez, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin (944 943 444), zure kontsulta konpontzeko.
  • Ez dakit oparia trukatzen

Hona hemen oparia trukatzeko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Sartu travelclub.es/eroskipremio/ webgunean
  2. Idatzi iritsi zaizun kodea.
  3. Hautatu puntuak, eta automatikoki gehituko zaizkizu zure kontuan.
  4. Trukatu puntuak katalogotik nahi duzunarekin.

Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin (944 943 444), zure kontsulta konpontzeko.

Kontsultatu sustapenaren lege oinarriak hemen

EROSKI clubek magiaren mundua ezagutzera eramango zaitu Harry Potterren eskutik.

Zatoz hurbilen duzun EROSKI zentrora eta bilduma etxera eramateko aukera izango duzu: Giltzatakoak, figurak, katiluak, puzzleak, kuxinak… aukeratu dendako erakustokitik gehien gustatzen zaizuna eta eraman ezazu soilik 299 Travel Club puntutatik edo prezio berezi batean.

Osa ezazu bilduma osoa!

Sustapenak 2024/10/23ra arte edo izakinak amaitu arte balio du.

175.000 etxetan baino gehiagotan gozatzen dute txartelaren abantailez

“Bizitza osoa daramat erosketak EROSKIn egiten; harakinak badaki zer dudan gustuko, eta arrandunak ere ematen dizkit gomendioak. Horregatik, duela urte batzuk Urrezko txartela atera zutenean eta esan zidatenean aurreztu egingo nuela, ez nuen zalantzarik izan eta izena eman nuen. Eta egia esan, arrazoi osoa zuten. Ordainlekuan erakusteagatik bakarrik, aurreztu egiten duzu erosketa bakoitzean, eta hori igarri egiten da hilaren amaieran”.

Maite Linares

“Bost gara etxean, eta EROSKIn egiten dugu asteko erosketa. Aspaldi geneukan buruan Urrezko txartela eskatzea. Behin kalkulua egin genuen simulatzailean, eta konturatu ginen astean batez beste 150€-ko erosketa eginda urtean 230€ inguru aurreztuko genuela. Orduantxe bertan eskatu nuen txartela”.

Sol Ateca

“Urteak dira Urrezko txartela egin genuela, eta asmatu genuen. Txartelarekin bakarrik, deskontuak eta sustapenak kontuan hartu gabe, urtean 200 euro aurrezten ditugu batez beste. Aurreztu egiten dut ohiko erosketak egitean, gasolina hartzen dudan bakoitzean ere bai, eta hil honetan, baita nire alabaren betaurrekoekin ere. Aurreztea ongi etorria da beti”.

Héctor Gómez

“Haurtxo bat izan berri dugu, eta gastuak asko ugaritu zaizkigu. %4 aurrezten baduzu, eta, gure kasuan bezala, 0·12 Familia Planari esker deskontuak badituzu pixohialetan eta haurrentzako jatekoan, eta gainera eskaintzan dauden produktuak erosten badituzu, azkenerako beste edozein supermerkatutan baino gehiago aurrezten duzu, egia esan”. 

Iker Gerrikaetxebarria

EROSKI clubeko bazkidea bazara, Gabonak opariz beteta datoz! Gerturatu zaitez azaroak 30 eta urtarrilak 4 bitartean zure EROSKI dendara, egin erosketa bat eta zorte on!

Milaka opari astero!

Producto Eroski

EROSKI PRODUKTUAK DOAN

Hurbilen duzun dendara hurbildu eta erosketa bat egin besterik ez duzu. Ondoren, kutxatik igarotzean, baliteke EROSKI produktuen kupoi bat irabaztea, gabonetan mahaian ezer falta ez dadin. Doako EROSKI produktu batekin trukatzeko kupoi bat tokatzen bazaizu, hurrengo erosketa egiten duzunean kupoia kutxan entregatu eta EROSKI club txartela erakutsi besterik ez duzu. EROSKIko kontu digitala baduzu, kupoia aplikazioan edo webgunean ikusi ahal izango duzu. Kontsultatu “Nire aurrezki-kupoiak” atalean kupoirik lortu duzun, eta aktibatu hurrengo erosketan erabili ahal izateko.

Milaka produktu-kupoi dituzu zain!

Eta zozketa handi bat!

AEBETARA BIDAIA BAT: EZAGUTU NEW YORK, MIAMI ETA LOS ÁNGELES

Hiru helmugatarako bidaia ahaztezin batez gozatzeko aukera izango duzu, hegaldiak, hotela eta jarduerak barne; besteak beste, Askatasunaren Estatuara bisita, paseo bat itsasontzian Miamin, Warner Bross estudioa ezagutzea… Eta are gehiago!

viaje EEUU

9 iPHONE 15 (128 GB) ETA AIRPODS PRO ENTZUNGAILU (2. BELAUNALDIA) SORTA

Gozatu iPhone 15 berriaren kalitateaz. 48 megapixeleko kamera, pantaila-babesle integratua eta USB-C konektorea ditu. Gainera, sortak 2. belaunaldiko AirPods Pro entzungailuak dituzte.

Apple

10 SMEG ETXETRESNA ELEKTRIKO SORTA

Eman zure sukaldeari vintage ukitua kalitate handi eta diseinu esklusiboko SMEG marka italiarreko hiru etxetresna elektrikoko sortarekin. Zukugailua, txigorgailua eta sukaldeko robota.

electrodomesticos Smeg

Parte hartzeko modu asko dago!

  • Gure dendetan edo online supermerkatuan parte-hartze zuzena lortuko duzu 30 €-ko edo goragoko erosketak egiterakoan. Erraza benetan! 60 €-ra heltzen bazara bi parte-hartze lortuko dituzu, eta horrela aurrerantzean. Metatu parte-hartzeak astero eta saria irabazteko aukerak handituko dituzu!
  • EROSKI aplikazioan: lortu parte-hartze gure aplikazioan jokatuz.

Jokatu EROSKI aplikazioan!

Halaber, EROSKI aplikazioan zortea duzun proba dezakezu. Abenduan, lortu ahal duzu:

Zozketa handirako parte-hartze gehiago edo 100 urdaiazpikoren zozketan ere sar zaitezke!

Oraindik ez baduzu,deskargatu eta ikusi saria.

EROSKIn 30 €-ko edo goragoko erosketak egiteagatik, jokatzeko aukera bat izango duzu.

Joan “Ezagutu jolasean” atalera eta probatu zortea!

 

Sustapen balioduna 2023/11/30etik 2024/01/04era. Kontsulta itzazu baldintza guztiak hemen

 

juego diciembre

EROSKI clubeko ordainketa-txartelaren titular bazara abantaila eta aurrezkia izango dituzu, eta erosketak nahi duzun moduan, gutxika, ordaintzeko aukera ere izango duzu. Eta, behar izanez gero, ustekabeko gastuekin eta gastu gehigarriekin ere lagun zaitzake.

Jakin ezazu nola atzeratu zure ordainketak

Txartelarekin egindako 60 €-tik aurrerako erosketak zatika ditzakezu, webgunean, 48 hilabete arteko epeetan, hilabete amaieran ordaintzeko aukera hautatu baduzu. Aukeratu eta zenbatekoaren arabera nahiago duzun epea aukeratu besterik ez duzu egin behar, hilaren 25a baino lehen. Kontratuan zehaztutako baldintzak aplikatuko dira, eta likidazio-aldia honako hau izango da: hilabete baten 26tik hurrengo hilabetearen 25era bitartean egindako erosketak.

Eta erosi gure EROSKI dendetan elikagaiak, etxetresna elektrikoak, ehunkiak… eta aukeratu nahiago duzun ordainketa-modua. Kutxatik pasatzean eska dezakezu, paperik bete gabe, azkar, eroso eta erraz.

Galdetu dendetako langileei edo begiratu webgunean finantzaketa-aukera guztiak, zuk egin beharreko gauza bakarra prestatzea eta ospakizunez gozatzea izan dadin.

Eskudirua behar duzu erosketak egiteko?

Berehalako Diruarekin, zure kreditu-txartelaren mugako dirua zure kontu korrontera pasatzeko aukera duzu, eta 48 orduren buruan dirua sartuta izango duzu. % 4ko komisioa deskontatuko da, 1,50 € gutxienez. Eskatu online edo deitu 900 108 895 telefonora.

Eta, gainera, gogoratu zure txartelarekin dirua atera dezakezula edozein kutxazain automatikotan, % 4,5eko komisioarekin eta gutxienez 4 €-ko zenbatekoa

. Gure EROSKI supermerkatuetako eta hipermerkatuetako kutxetan ere eska dezakezu, komisiorik gabe eta zure ohiko ordainketa moduan.

Lortu aurrezpen gehiago!

Abenduan EROSKI club ordainketa-txartelarekin EROSKI ez diren establezimenduetan ordaindutako erosketen % 1 itzuliko dizugu.

Ordainketa automatikoki egiten da 2024ko urtarrilaren 5ean, ordainketa-txartelari lotutako EROSKI club txartelean.

Kontsultatu baldintzak hemen

Repsol, Campsa edo Petronor Zerbitzuguneetan hartutako erregaitan ere aurrezkia pilatu ahalko duzu.

Eman izena doan, eta eskuratu aurrezkia; EROSKI club ordainketa-txartelarekin ordaindu eta Repsol Más txartel batekin lotu.


Txartelaren jaulkitzaile Santander Consumer Finance SA-k baimendu beharreko eragiketak.

Gabonetako erosketek saria izan dezakete. Abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra, EROSKI clubek milaka zuzeneko sari banatuko ditu bazkideen artean.

Zer irabaz dezakezu?

EROSKI markako produktuak doan, Gabonetan mahaian ezer falta ez dadin. Urteko garai honetan dastatzeko primerakoak!

Travel Club katalogoko opariak, hala nola Kukuxumuxuko balantza bat, paretako kargagailua USBarekin edo kubo-entxufe bat. Milaka opari-kupoi dituzu zain!

¿Cómo conseguirlos? Es muy sencillo. Solo por ser socio EROSKI club, del 1 de diciembre al 6 de enero acércate a tu tienda EROSKI más cercana, realiza una compra y ¡suerte!

Al pasar por caja te puede tocar un premio directo o una participación en el gran sorteo.

  • Si te toca un vale de producto EROSKI gratis, solo tienes que entregarlo en la caja en una próxima compra, junto con tu tarjeta EROSKI club. Si tienes cuenta digital en EROSKI, podrás ver tu vale en tu aplicación o web. Consulta tu espacio “Mis vales ahorro” para comprobar si te ha tocado un vale y actívalo para poder usarlo en tu próxima compra.
  • Si el premio es un regalo del catálogo Travel Club, introduce el código en la web de Travel Club o llama al teléfono 913 874 387.

 

Eta zozketa handi bat!

Astero irabaz ditzakezun milaka sariez gain, EROSKI clubeko bazkide izateagatik, “Urtebeteko erosketak doan EROSKIn” 4 sariren zozketan ere parte hartuko duzu.

Nola? Oso erraza da, abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra joan zaitez hurbilen duzun EROSKI dendara, egin erosketa bat, eta zorte on!

Parte-hartze osagarri bat irabazi nahi duzu oraintxe bertan?

Sartu hemen, EROSKI clubeko erabiltzailea sartu eta eman izena Gabonetako zozketan handian.

Sari gehiago EROSKI aplikazioan

Abenduaren 19tik aurrera, EROSKI aplikazioan ere zortea proba dezakezu eta zuzeneko sariak edo zozketarako parte-hartze gehiago eskura ditzakezu:

  • EROSKIn erositako 30 € bakoitzeko, kupoi osagarri bat lortuko duzu aplikazioan.
  • Joan “Ezagutu jolasean” atalera eta probatu zortea!
  • Oraindik EROSKI aplikaziorik ez baduzu, deskarga ezazu eta ezagutu zure saria berehala.

Sustapenaren baldintzak hemen ikus ditzakezu.

Urtarrila hastear da eta ilusioz eta urte berrirako asmoz beterik gaude. Hori bai, horiek betetzeko laguntza bat ez da gaizki etorriko.

Aurrezteko asmoa klasiko hutsa da, eta Eroski APP-ari esker hori betetzen lagundu nahi dizugu, izan ere, gehiago aurrezten laguntzeaz gain hobeto aurrezten ere lagunduko dizu.

Ba al dakizu nola?

Hilero zenbat eta nola aurrezten duzunari buruzko informazioa izango duzu eta aurrezki-kupoiak, liburuxkak eta eskaintza pertsonalizatuak klik batera izango dituzu.

Aurreztu gehiago: aurrezteko aukera bat ere gal ez dezazun

  • AURREZKI-KUPOIAK: Pantaila nagusian, klik batekin aktiba ditzazun.
  • ESKAINTZA PERTSONALIZATUAK: zuretzako eskaintzak dituzu eskura.
  • LIBURUXKAK: zure ohiko denda zein den jakinda, liburuxka digitalak izango dituzu, eskaintza pertsonalizatuekin. Eta, gainera, papera aurreztuko dugu!
Orain gehiago eta hobeto EROSKI App-arekin.

Hobeto aurreztu. Jakin zenbat eta nola aurrezten duzu hilero, gastuak kudeatzeko.

“Aurrezkia” atalean, hilero zenbat eta nola aurrezten duzunari buruzko ikuspegi globala izango duzu.

Zenbat? Zure aurrezkien azken 12 hilabeteetako bilakaera erakusten duten grafikoen bidez.

Nola? Hileko aurrezki motak banakatzeari esker:

  • EROSKI club: bazkide txartelari lotutako aurrezki guztiak hartzen ditu barne (urrezko txartela, ordainketa-txartela, aurrezki-kupoiak, eta abar)
  • Aurrezkia eskaintzei esker: aurreko hilabetean metatutako eskaintza eta deskontuen bidezko aurrezkia.
  • Travel Club puntuak trukatzeari esker: erosketetan puntuak trukatzeari esker lortutako aurrezkia.

Bestelako datuak ere kontsultatu ahal izango dituzu: urtean zehar metatutako aurrezkia, txanpon-txartelean duzun saldoa, aurreko hileko erosketa-gastuak eta pilatutako Travel puntuak.

Orain gehiago eta hobeto EROSKI App-arekin.

Izan ere, badakigu aurreztea ez dela erraza, baina hilabete honetan aurrekoan baino gehiago aurreztu duzula ikusteak eta aurrezki gehiago non sortu den jakiteak gehiago eta hobeto aurreztea eragiten du!

Deskargatu orain Eroski App-a onura hau eta beste asko klik batera izateko!

¿Conoces nuestra plataforma de Más promociones?

Gure webgunean, klubaren atalaren barruan, Sustapen Gehiago atalean, marka ugari aurkituko dituzu zuk eta zure ahaideek egunerokoan behar duzuen guztirako, eta, gainera, aurrezki berezia dute.

Mugikorretik ere egin dezakezu! Besterik gabe, EROSKI App-aren pantaila nagusiko “zure aurrezki-kupoiak” atalera sartu behar duzu, eta, ondoren, eskuineko goiko aldean dagoen “sustapen +” botoian klik egin, oso erraza da.

¿Qué te ofrecemos?

Sarbide zuzena eskaintzen dizugu hainbat kategoriatan eros dezazun, hala nola moda, teknologia, lurrindegia, etxea, aisialdia eta sukaldaritza, zure marka gogokoenen 80 denda baino gehiago barne: Aliexpress, Booking, Zalando, ASOS, Primark, H&M, Just Eat, Repsol, Ikuskizunetarako sarrerak… eta askoz gehiago!

Horiek guztiak, % 15erainoko aurrezpen handiekin, zure EROSKI Club txartelari gehituko zaizkionak, urtarrileko aldapa honetarako aparteko aurrezki perfektua, EROSKIn egingo dituzun hurrengo erosketetan trukatu ahal izango duzuna.

Y lo mejor, para el final, queremos que ahorres más estas rebajas

2022ko urtarrilaren 7tik otsailaren 2ra, aparteko aurrezki bat eskaintzen dizugu merkealdiaz gehiago goza dezazun:

1.-Sustapen gehiago atalera sartu gure webgune edo aplikaziotik.

2.- Aukeratu gehien interesatzen zaizun sustapena.

3.- Egin erosketa gune honen bidez, eta -% 15era arteko aurrezpena lortuko duzu.

Sustapen gehiago ataleko ohiko aurrezkia marken beherapenekin metatu daiteke eta, gainera, aldi horretan 5 € estra oparituko dizkizugu zure EROSKI club txartelean Sustapen gehiago atalaren bidez erosketa bat egitean, EROSKIn hurrengo erosketetan goza ditzazun.

2022/02/10ean 5 € gehigarri sartuko dizkizugu zure EROSKI club txartelean 2022/01/07tik 2022/02/02ra bitartean erosketak Sustapen gehiago ataletik egiten dituen lehenengo 5.000 bazkideetako bat bazara. Gehienez, 5 € txartel bakoitzeko. Informazio gehiago, hemen: eroski.es/eroski-club/mas-promociones/