Dendak

Denda seguruagoa

Uztailaren 26tik aurrera, astelehena, gure dendetako edukiera Euskadin % 35era murriztuko da.

Zure EROSKI dendan zenbat jende dagoen jakin nahi duzu? Kontsultatu gure app-ean zure dendaren edukiera eta jendetza-maila nahi duzunean, eta, horrela, erosketak egiteko unerik onena zein den erabaki ahal izango duzu.

Ordutegia

Gure sare komertzialeko ordutegiak eguneratzen joango gara Autonomia Erkidego desberdinek hartzen dituzten neurrien arabera.

65 urte baino gehiagoko pertsonei erosketak DOAN eramango dizkiegu

Denda seguruagoa

Zure erosketa etxera DOAN eramatea nahi duzu? 65 urte baino gehiago badituzu, ekainean zehar, EROSKI supermerkatu eta hipermerkatuetan zerbitzu honetaz baliatu zaitezke. Online supermerkaturako ez da aplikatzen. Kontsulta ezazu zure ohiko dendan.

* Ez da baliozkoa izango Galizia, Asturias eta Gaztela eta Leongo EROSKI eta Familia Autozerbitzuetan.

Berriro jaitsi dugu berrerabilgarriak ez diren maskara guztien prezioa

Berriro jaitsi dugu berrerabilgarriak ez diren maskara guztien prezioa, kontsumitzaileen segurtasunarekin eta aurrezkiarekin dugun konpromisoan pauso bat gehiago emanez.

Orain, FFP2 maskara txuriak 75 zentimoko balioa izango dute ale bakoitzeko, 5 aleko poltsetan erosita. Zure osasuna eta segurtasuna garrantzitsuena delako.

Aurrerantzean, helduentzako eta haurrentzako erabili eta botatzeko maskara higienikoek 10 zentimoko prezioa izango dute ale bakoitzeko. Eta horrekin batera, alkohol sanitarioa, paper-zapiak, lurrunaren kontrako espraiak, maskarak eramateko ontziak eta maskara-euskarriak bezalako beste hainbat produktu.

Clean Site

Bureau Veritas-en Clean Site ziurtagiria lortu dugu gure denda guztietarako.

Clean Site ziurtagiria lortzea prebentzio-ekintza bat da bere baitan, protokoloak modu egokian egiten eta aplikatzen direla ziurtatzen baitu. Helburua da, ahal den neurrian, gure establezimenduetan lan egiten dutenentzat eta gure bezeroentzat baldintzarik onenak betetzen direla bermatzea; hori da gure lehentasuna.

Gure lantaldeen eta bezeroen osasuna babesteko

Krisi honen hasieratik, EROSKIn hainbat prebentzio-neurri jarri ditugu martxan gure lantaldeen eta bezeroen osasuna babesteko eta betiere, osasun-agintariek ezarritako jarraibide guztiak betez.

Dendetako langile guztiek eskularruak erabiltzea ezarri dugu eta eskuak soluzio hidroalkoholiko batekin era jarraituan desinfektatzeko protokoloa abian jarri dugu. Gainera, prebentzio gisa, produktuak poltsaratzean ez ditugu manipulatuko, eta ordainketa egitean ere ez ditugu beste elementu batzuk ukituko, hala nola, txartela edo mugikorra. Pertsonen arteko segurtasun-tartea gordetzen dela zainduko dugu. Halaber, kontaktu-gainazal guztiak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzua indartu dugu. Gure lehentasuna da gure lankideen eta bezeroen osasuna babestea.

Era berean, gure dendan egon daitekeen bezero kopurua mugatu dugu, eta segurtasun-distantziak mantentzeko protokolo berriak gehitu ditugu atal batzuetan (adibidez, arrandegian edo kutxa-lerroan bertan), erosketa-maiztasun handiagoa izan eta erosle gehiago biltzen baitituzte. Bezeroen eta langileen arteko kontaktua isolatzen duten babes-pantailak ere ezarri ditugu gure supermerkatu eta hipermerkatuetako kobrantza-kutxetan.

Prebentzio, babes eta higieneko neurri eta ekintza gehiagorekin indartu ditugu EROSKI supermerkatuak eta hipermerkatuak.  Orain, norbanakoen erantzukizuna arrakasta kolektiboa izango da. #DendaSeguruagoa

Denda seguruagoa

Garbitasuna eta prebentzio-neurriak

EROSKIn garbitasuna eta prebentzio-neurriak indartu ditugu erosketa seguruagoa izan dadin. Hemen ikus ditzakezu martxan jarri ditugun jarduerak.

Gainera, segurtasun- eta higiene-neurriak indartu ditugu ehungintzako, atsedeneko, bitxigintzako, lorategiko eta optikako ataletan.  Dendan zuzenean kontsultatzea gomendatzen dugu.

  • Produktua ukitu edo manipulatu aurretik, dendako langileei abisatu.
  • Produktuak manipulatu edo probatu aurretik eta ondoren desinfektatzen ditugu.
  • Desinfekzioa eta garbiketa produktuen konposizioaren arabera egokitzen ditugu.
  • Higiene- eta desinfekzio-protokoloari eusten diogu konponketetan eta itzulketetan.
  • Berrogeialdia gordeko dugu produktuak itzuli ondoren.
  • Probalekuak zerbitzuz kanpo utzi ditugu arriskua saihesteko.

EROSKI online

Etxez etxeko banaketarako protokoloa

Etxetresna elektrikoak etxean entregatzen ditugu, bezeroen eta instalazio-taldearen osasuna babesteko prebentzio-neurri zorrotzekin. Etxetresna elektrikoak https://eros.ki/electrohogar webgunean eta gure hipermerkatu guztietan eros ditzakezu. Ezagutu entrega segurua egiteko ezarri ditugun neurriak bideoan.

Denda seguruagoa

APP EROSKI + APP EROSKI CLUB PAY

EROSKI aplikazioarekin, astero aktiba ditzakezu zure Aurrezki-kupoiak, eta kutxatik igarotzean automatikoki truka ditzakezu, paperezko kupoiak jasotzeko edo erosketa egiteko unean ezer erakusteko beharrik gabe.

Gainera, erosketa-tiket digitala aktibatzeko aukera duzu. Aukera horrekin erosketen tiketak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzu paperean gorde beharrik gabe, kontaktuak saihesteko eta gomendatutako segurtasun-tarteak gordetzeko.

Hala, ingurumenari ere lagunduko diozu, atmosferara isurtzen den CO2a murriztuz.

Oraindik ez al dituzu ezagutzen EROSKI club ordainketa-txartelaren abantaila guztiak? Orain, inoiz baino gehiago, eta zure segurtasunerako, EROSKI club ordainketa-txartelak eskudiruzko ordainketak saihesten eta kontaktu fisikoa murrizten lagunduko dizu. Izan ere, ukipen gabeko txartelaren bidez ordain dezakezu, baita mugikorraren bidez ere, EROSKI club Pay aplikazioarekin. Oso erraza da! Erabili al duzu?

Oharrak

Aholkuak eta gomendioak: erosketan zehar eta etxean

Denda seguruagoa

Garbiketaren eta desinfekzioaren arteko konbinazioa izango da zure aliatu nagusia egunotan. Etxea behar bezala garbitzeko zalantzak badituzu, etxeko txoko guztiak txukun-txukun uzteko aholkuak emango dizkizugu. Gogoan hartu!

Denda seguruagoa

Hona hemen erosketarekin etxera itzultzen garenean zuzen jokatzeko 7 aholku. Urrats erraz hauekin zure erosketa seguruagoa izango da.

Denda seguruagoa

Orain inoiz baino gehiago, zure segurtasuna denon segurtasuna da. EROSKIk jarraibide horiei jarraitzea gomendatzen dizu, prebentzio handiagoa lortzeko.

Orain, norbanakoen erantzukizuna arrakasta kolektiboa izango da. #DendaSeguruagoa

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
314495