Lista de la compra saludable

Osasuna

Elikadura osasungarria udarako presta zaitezen

Orain eguraldi ona hasi dela, udarako prestatzeko unerik onena da. Eta eguneroko erronkak jartzen baditugu? Probatu errezeta berriak, atera hautsa barbakoari, ausartu sasoiko barazkiak erretzen, probatu tokian tokiko elikagaiak edo gehitu aukera integralak, fruitu lehorrak eta haziak dietan, eta ibili oinez egunero.
Hilabete honetan, elikadura kontziente eta osasungarriaren bidez udarako prest jartzeko ezinbestekoak diren zazpi elikagai proposatzen dizkizugu. Gogoan hartu:

Esnekiak, oinarrizko mantenugaien iturri

Eguneroko dietan esnekiak sartzeak hezur sendo eta osasuntsuak izaten lagunduko dizu, bai eta eguneroko bizitzari aurre egiteko behar den energia lortzen ere. Jogurta ezinbestekoa da dieta orekatu batean, eta piramide nutrizionalean egunero kontsumitzea gomendatzen da. EROSKIn ez zara inoiz jogurtaz aspertuko, aukera pila bat duzu eta. 45 barietate baino gehiago ditugu kalitate handiko esnearekin eginak, zaindu zaitezen eta zapore guztiaz goza dezazun, beti prezio onean.

  • Hemengoa izatea gustatzen zaigu. Ona da guretzat eta gure ingurunearentzat. Jogurtetan bakarrik, bertako 30 esneki-ekoizle baino gehiagorekin egiten dugu lan, beraiek ematen diote horrenbeste gustatzen zaigun zapore hori. Eta orain Euskadiko behi-esne fresko oso pasteurizatuarekin egindako EROSKI jogurtak ere aurkituko dituzu, inguruaren garapena bermatzen dutenak. Koloratzailerik, esne-gainik eta esne-hauts erantsirik gabe eginak. Zeliakoentzako egokiak dira, eta % 24 arinagoa den EKO ontzia dute, kanpoko kartoirik gabe.

Izan ere, EROSKI esne edalontzi bat edatea edo edari hori daramaten errezetak prestatzea elikatzea eta zure immunitate-sistema indartzea baino askoz gehiago da. Atzean, gure inguruneari bizia ematen dioten hainbat abeltzain txiki daude.

Ezagutzen duzu gure botilako Euskadiko esne fresko berria? Euskadiko ganadutegietan bakarrik pasteurizatutako esnea. Esne honekin, ingurunearen eta Euskadiko abeltzainen jasangarritasuna bermatzen laguntzen dugu.

 

Sasoiko barazkiak

Sasoiko produktuak kontsumitzea irmoki defendatzen dugu, eta orain sasoia da alberjiniak, kalabazinak, zainzuriak, piperrak, erremolatxak, azenarioak, tomateak, letxugak… jateko. Eguraldi onarekin, barazkiak txingarretan prestatzeko aukerak irekitzen dira; proposamen osasungarria da, eta zapore ezin hobekoa.

Gerezia, altxor gorria

Testura leun eta sendoa dute, gereziak eta pikotak maiatz eta ekainean gure bihotzetako erreginak dira. Gerezia C bitamina-iturria da, eta ahalmen antioxidatzaile handia du; burdina, potasioa eta kaltzioa bezalako mineral ugari ditu.

EROSKIn bertako gereziez gozatu ahal izango duzu Euskal Herrian, Aragoin, Errioxan, Nafarroan eta Andaluzian. EROSKI Natur gereziak pieza bakoitzaren zaporea eta tamaina bermatzen ditu. Gainera, jatorrizko deitura onenak hurbilduko dizkizugu: Valle del Jerteko gereziak eta pikotak. Eta gogoratu egunean gutxienez bost fruta- eta barazki-ale jatea. Gerezi errazio batek 10 ale ditu gutxi gorabehera.

  • Gereziak edo pikotak? Biak espezie bera dira, baina barietate ezberdinak, errabitoarekin eta gabe. Pikota, errabitorik ez duena, kurruskariagoa eta gozoagoa da.

Legatza, bere momenturik onenean

Urte osoan gure arrandegietan aurki badezakegu ere, data hauetan arrantzatzen da gehien eta bere unerik onenean dago. Haragi zuri eta leuna du, zapore delikatua eta testura sendoa, eta ia ez du ez hezurrik ez gantzik, baina bai proteina- eta omega-eduki handia. Hori dela eta, legatza da gure gogokoenetako bat.

Goza ezazu plantxan, labean, arrautza-irinetan pasatuta, enpanatuta, saltsan, gisatuan, parrillan… Gustu guztietarako aukerak daude.

  • EROSKI legatza itsaso zabalean izozten da, arrantzatzen den ontzi berean; beraz, freskotasuna eta kalitatea zaintzen ditu urte osoan.

Zuzenean aleraino

Arroza karbohidrato-iturri bikaina da, energia ematen du eta plater osasungarri eta gozo ugariren oinarria da. Gainera, edozein barietate dela ere, ez du glutenik, eta, beraz, karbohidrato-iturri bikaina da zeliakoentzat. Arroz integrala aukeratzen baduzu, ale horren nutrizio-onurak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituzu, ontasunak epe luzera ere izango dituzu.

Zuhaitzetik eroritako energia naturala

Intxaurrak gantz osasungarri, proteina, zuntz, bitamina eta mineralen iturri bikaina dira. Gozatu osasun-pilula zoragarri hauetaz, ipini snack gisa —eskukada batekin nahiko— entsaladetan, jogurtetan edo irabiakietan, edo erabili osagai gisa zure errezetetan.
EROSKIn era askotako intxaurrak aurkituko dituzu, zurituak zein azaldunak, hainbat formatutan, eta, gainera, beti prezio onean.

Gogoratu elikadura kontzientea ez dela perfektua, kontua da kontziente izatea eta prozesuaz gozatzea! Eta EROSKIn, bertako produktuen aukera zabala duzu, eta, gainera, milaka produktu beti prezio onean hilero.

 

Udarako prestatzea ez da inoiz horren erraza izan!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
446496