Osasun gida

Elikagaien egutegia

Modu osasungarrian elikatu nahi duenak jakin egin behar du garai bakoitzean zer-nolako elikagai freskoak dauden unerik onenean.

Elikadura osasungarria izateko, produktu freskoak beren unerik onenean kontsumitu behar dira. Horretarako, garrantzitsua da sasoian noiz dauden jakitea eta gertukoak direnak hautatzea.

Sasoiko produktuen kontsumoak lotura zuzena du 0 km-ko produktuekin. Horrela esaten diegu gure platerera heltzeko 100 km baino gutxiago egiten dituzten elikagaiei, hau da, bertan ekoiztu eta merkaturatzen direnei. Produktu horiek hainbat onura dauzkate ingurumenerako eta kontsumitzaileentzat, kontsumitzaileraino heltzeko milaka kilometro egiten dituzten produktuekin alderatuta. Freskoagoak dira eta kontsumitzaileetatik gertuago daude.

EROSKIn ondo dakigu tokiko produktuak erosi eta kontsumitzea gure familientzako garrantzitsua dela, funtsezko alderdia baita gure komunitateen etorkizuna bermatzeko. Ikus ezazu HEMEN.

Hauek dira produktu horien onura nagusiak: alde batetik, tokiko ekonomiaren garapen hoberena sustatzen dute eta, bestetik, inguruko nekazal-ehundura bizia mantentzen laguntzen dute. Halaber, zero kilometroko elikagai horiek tokiko eta sasoiko espezieak eta barietateak badira, gure inguruneko biodibertsitaren babesari mesede egiteaz gain, gure gastronomia tradizionala babestuko dugu.

Era berean, propietate organoleptiko hobeagoak eta kontserbatzeko tratamendu gutxiago dituzten elikagaien kontsumoa sustatzen du, heltze-punturik onenean biltzen baitira. Eta kontsumituko den tokitik gertu ekoiztu direnez, garraio-faseari lotutako ingurumen-inpaktua txikiagoa izan daiteke.

Nutrizio-ekarpenari eta gure organismoan daukaten onurei dagokienez, nahiz eta desberdintasun handirik ez egon, sasoikoak eta gertukoak diren elikagaiek dute nutrizio-eduki gehiena eta onena, heltze-punturik onenean kontsumitzen baditugu. Horrek, gainera, elikadura anitza izaten laguntzen digu, urtaro bakoitzean kontsumitzen ditugun frutak, barazkiak eta arraina aldatzen ditugulako.

Nolanahi ere, onura handienak haien propietate organoleptikoetan daude (zaporea, usaina, testura…). Izan ere, berezko habitat naturalean garatzen dira, tenperatura eta hezetasun optimoan, eta landarean edo zuhaitzean heltzen dira, eta ez hotz-ganberatan.

Horrez gain, prezio hobean aurkituko ditugu, eta, beraz, erosketa-saskian aurreztuko dugu. Eta elikagai baten sasoia “luzatu” nahi baduzu, izoztu egin dezakezu, hilabete batzuk geroago hartaz gozatzeko, gordinik edo prestatutako plater gisa.

Egin begiratua sasoien egutegiei

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
195341