Iraunkortasuna

Elkarrekin, 6.450 tona elikagai baino gehiago eman ditugu dohaintzan!

Zuekin batera, 2018. urtean 6.450 tona elikagai baino gehiago eman ditugu dohaintzan giza talde behartsuenentzat. Zenbaki hori 2.590 familiek urtebetean kontsumitzen dutena da. Dohaintza horretatik, “Zero hondakin” programaren barruan eman dira 4.928 tona baino gehiago. EROSKI dendek kontsumitzeko egokiak diren elikagaiak botatzen ez dituztela eta dendatik gertu dauden gizarte-erakundeei ematen dizkietela ziurtatzen du egitasmo horrek.

Horretarako, emandako produktuen elikagai-segurtasuna zehatz-mehatz zaintzen duen protokolo bat garatu dugu jarduteko. Elikagai freskoen kasuan, bermatuta dago hotz-kate egokia mantenduko dela, baita dohaintza jasotzen duen erakundean ere; izan ere, ziurtatu behar du garraioan eta instalazioetan berme berberak betetzen dituela.

Programaren barruan, EROSKIn dohaintzan ematen ditugun produktu guztiak produktu freskoak eta elikagaiak dira; bezeroentzat freskotasun handienaren konpromisoa betetzeko kentzen ditugu linealetik, edo besterik gabe haien bilgarriak akats txiki bat duelako, adibidez, mailatua badu edo bilgarria hautsita badago eta horregatik saldu ezin badira. EROSKIk ematen dituen elikagai guztiak iraungitze-dataren edo kontsumitzeko lehenetsitako dataren barnean eta egoera onean daude beti.

Bilketa-kanpainetan 1.500 tona elikagai baino gehiago bildu dira

«Zero hondakin» programaren bitartez emandako 4.900tik gora tonei, egindako bilketa-kanpainen bitartez (adibidez, «Kilo operazioa» edo «Bilketa handia») jaso diren 1.523 tonak gehitu behar zaizkie. Azkena joan den abenduan egin zen, eta EROSKI, Vegalsa eta Capraboren 1.400 establezimendu inguruk parte hartu zuen Elikagai Bankuen alde.

«Eskerrak eman nahi dizkiegu gure bezeroei, beste behin ere dena eman diotelako kausa solidario honi, eta Elikagaien Bankuari, egiten duen boluntariotza-lanagatik. Ohikoa den bezala, EROSKIk bat egin nahi izan du konpromiso honekin, eta dohaintza gehigarria egin du bezeroek emandako kilo kopuruaz aparte», adierazi du Alejandro Martínez Berriochoak, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasuneko zuzendariak.

1996an hasi ginen Elikagai Bankuekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagai Bankuaren proposamenez eta bezeroek berek eskatzen zutelako talde babesgabeentzako eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonentzako ekimen solidarioak garatzeko.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
197571