Iraunkortasuna

“EROSKIn bezeroari errazten diogu bizitza hobe baterako produktu osasungarriak eta iraunkorrak erostea”

“EROSKIn bezeroari errazten diogu bizitza hobe baterako produktu osasungarriak eta iraunkorrak erostea”

EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinezek gure kooperatibaren apustuaren arrazoiak azaltzen dizkigu elkarrizketa honetan, bezeroei produktu osasungarriak eta jasangarriak eskaintzearen alde. “Iraunkortasunarekiko konpromisoak ez du mugarik. Eta gure eginkizun guztietan aplikatu behar dugu”, baieztatu du.

Noiz hasi zen EROSKIren arrantza jasangarriaren aldeko apustua eta zeintzuk dira arrazoi nagusiak?

Betidanik arrandegian proposamen jasangarriak sartzeaz arduratu garen arren, Arrantza Iraunkorraren Politika onartu ondoren, duela sei urte inguru, forma zehatzagoa eman genion gure arrain eskaintza jasangarriari. Izan ere, politika horren bitartez dagoeneko erabiltzen genituen praktikak eta estandarrak ordenatu eta bezeroei eta gizarteari erakutsi genien gure arrandegia eta arrain-kontserbak desberdinak eta hobeak direla. EROSKIrentzat, iraunkortasunaren aldeko apustua ez da diskurtso bat soilik; errealitate zehatzetan gauzatzen da, eguneroko erosketan.

EROSKI txikizkako lehen banatzailea da Espainian, MSC (itsasoko arrainerako) eta GGN (akuikulturakoa) erakundeen iraunkortasun ziurtagiriak lortzeko ikuskaritzak gainditu dituena. Zergatik da hain garrantzitsua guretzat? Erabaki honek joera markatuko du?

Oso harro gaude ikuskaritza horiek gainditu izanaz, oso zorrotzak direlako eta ikuskaritzak burutu dituzten erakunde independenteek gure lan prozesuengatik zoriondu gaituztelako. Gainera, prozesua kudeatu duten sei plataformek eta produktu hauek merkaturatzen dituzten dendek lan oso txukuna egin dute. Ez dago emaitza hauetara hurbiltzen den beste operadorerik. Eta kontsumitzaileak ahalegin hau aintzat hartzen ari dira guk gehien maite dugun moduan: erosten. Kanpainarekin hasi ginenetik milioi bat tona arrain jasangarri baino gehiago saldu dugu, iaz baino %24 gehiago. Emaitza ezin hobe hori gure langileen ahaleginari esker lortu dugu, bulego zentraletan, plataforman eta, batez ere, dendetan egin duten lan onarekin. Bezeroek ezberdinak garela egiaztatu dute eta gure konpromisoak hitzekin betetzen ditugula.

Zeintzuk izan dira ziurtagiri hauek lortzeko beharrezko urratsak? Lankidetza bide berriak ireki dira beste erakunde edo hornitzaileekin?

Oso ondo lan egiten dugu MSC eta GGNrekin, aspalditik ezagutzen gaituzten erakundeak baitira, gauzak ondo egiten ditugula dakitenak. Proposamen honek gure balio-katea eraldatzen du, hornitzaileak, plataformak eta dendak eragiten dituelako. Bestalde, gure harremana estutu dugu ekoizpen-sektorearekin: arrantzaleen kofradiak, adibidez, edo gure herrialdean hain sendoa den hegaluzearen sektorea, erreferentziako operadorea baikara horientzat. Iraunkortasunean epe luzera begiratu behar da; hori da pauso irmoak emateko modu bakarra.

Ekimen hau EROSKIk berriki aditzera emandako 10 konpromisoen esparruan kokatzen da? Nola?

Arrantza arloan jasangarritasun estandarra handitzeko helburua apirilean jakinarazitako osasuna eta iraunkortasunaren dekalogoaren bosgarren konpromisoaren lan lerroetako bat da. Elikadura jasangarriagoa eskaintzeko konpromisoa daukagu eta bezeroei erraztu nahi diegu hori. EROSKIn erostea da, gero eta gehiago, modu errazean bizitza hobea izateko produktu osasungarriak eta iraunkorrak erostea. Arrantza jasangarriaren arloan egindako lanak argi erakusten du hitz eta esloganez gain, ekintzak burutzen ditugula.

Gure konpromisoa al da bezeroei arrantza jasangarriaren onuren inguruko informazioa ematea? Zeintzuk dira abian jarritako ekintza informatiboak?

Aukera jasangarriagoak, arduratsuagoak eta osasungarriagoak eskaintzeak ez du ezertarako balio bezeroek argi ez badute produktu horiek beren eguneroko bizitzan izango duten eragina. Kontsumitzailearen aukeratzeko askatasuna ezinbestekoa da, baina aukera askea egin ahal izateko bezeroek eskura dituzten aukerei buruzko beharrezko informazioa behar dute. Eta gure salmahaietan produktu jasangarri aukera zabala dago! Kasu honetan, MSC eta GGN erakundeekin lankidetzan gabiltza arrantza jasangarriaren abantailei buruzko informazioa zabaltzeko, gure Consumer EROSKI aldizkaria eta EROSKI club aldizkariaren bitartez.

Nola baloratzen dute gure bezeroek EROSKIk egindako arrantza jasangarriaren aldeko apustua?

Oso ondo baloratzen dute. Adierazle argiak ditugu, entzuten ditugun balorazio onak, konpromisoak garatzerako orduan jaso genituen ekarpen positiboak… Baina adierazlerik interesgarriena salmentak dira, une horretan bezeroak hitzetatik ekintzara pasatzen direlako.

Gero eta gehiago dira arraina eta itsaskiak erostean konfiantzazko informazioa bilatzen duten bezeroak? Beren erosketa egiterakoan, kontutan hartzen duten aldagaietako bat da iraunkortasuna?

Hain zuzen ere. Argi dago erosteko erabakietan beste alderdi batzuek eragina dutela, hala nola, produktuaren freskotasuna, prezioa, tamaina eta salmahaietan jasotako arreta, baina gero eta garrantzi handiagoa dute jatorria edo arrantza moduekin zerikusia duten alderdiek. Gure markek MSC edo GGN bezalako ziurtagiriak izatea aski garrantzitsua da, erakunde ezagunak baitira zorrotzak izateagatik eta kontsumitzaileak gero eta gehiago fio dira horietaz.

Zein da arrantza jasangarriak gaur egun gure salmahaietan duen espazioa? Zeintzuk dira hurrengo urteetarako helburuak?

Arrandegiaren salmahaiko produktuek sasoiko aldagai garrantzitsu bat daukate. Une honetan, gure helburua urte osoan zehar aukera iraunkorrak eskaintzea da, txandakatzen doazen erreferentzia garrantzitsuekin. Laster sartuko ditugu horiek. Urtez-urte produktu ziurtatu gehiago izango ditugu. Ez dezagun ahaztu EROSKI Natur marka erantzukizuna eta iraunkortasunean oinarritzen dela. Era berean, lan bikaina egiten ari gara arrain kontserbekin.

Iraunkortasunarekiko konpromiso hau, harategiko, urdaitegiko eta frutategiko beste produktu freskoetara ere zabaltzen da?

Iraunkortasunarekiko konpromisoak ez du mugarik. Eta gure eginkizun guztietan aplikatu behar dugu. Hala ere, produktu mota bakoitzak kontutan hartu beharreko alderdi ezberdinak dauzka. Arrantza arloan, zentzua dauka merkaturatzen diren espezieak lantzea, arrantzaguneak, arrantzatzeko moduak, tokiko jatorria… Fruta eta barazkiei dagokionez, aldiz, beste gakoak daude: pestiziden erabilera, uzta osteko tratamenduak, etab. Haragi arloan, adibidez, animalien ongizatea bermatzeko betekizunak ezarri behar ditugu. Eta ontziratutako produktuez hitz egiten dugunean, ontzien eko-diseinua aintzat hartu behar dugu, lehengai gutxiago kontsumitzeko eta birziklatzeko eta berrerabiltzeko errazagoak izan daitezen.

“EROSKIn bezeroari errazten diogu bizitza hobe baterako produktu osasungarriak eta iraunkorrak erostea”

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
145205