Endibien kolore zuri edo horixka bereizgarria argitik babestuta lantzearen ondorioa da. Izan ere, klorofila, landareei kolore berdea ematen dien pigmentu naturala, ez da garatzen.
Nola aukeratu eta gorde
Komenigarria da ale garbiak eta kolperik gabekoak aukeratzea. Kolore zuria eduki behar du, hosto-puntetan izan ezik, kolore berde argi eta distiratsua edukiko dutenak. Ez dute orban berde ilunik eta hosto zimur edo zimelik izan behar.
Lehenbailehen kontsumi daitezen aholkatzen bada ere, hozkailuan bost egunetik zazpi egunera manten daitezke, plastikozko poltsa zulatu batean sartuta. Dena dela, mota horretako barazkiak ez dira izozteko onak, ez dutelako izotza jasaten.
Nola prestatu
Endibiak kontsumitu aurretik, kanilako uretatik pasa, eta sukaldeko paperarekin xukatu behar dira, mikaztasuna arintzeko. Gero, zurtoinaren oinarria moztuko diogu, eta hostoak banandu, endibia osorik kontsumitu nahi ezean.
Gomendagarria da ere kontsumitu arte ez moztea, ezta hostoak banantzea ere. Osterantzean, airearekin kontaktuan, belztu egingo dira. Endibiak bereziki gordinik jaten badira entsaladetan, modu ezberdinetara presta daitezke: egosita, erreta, txingarretan edo frijituta.
Egosita kontsumitzen badira, askoz hobeto aprobetxatzen da barazki horien nutrizio-balioa. Adibidez, gordinik azido foliko asko dute (100 gramok bitamina horren beharra % 50ean betetzen dute gutxi gorabehera); baina kozinatzean, beroaren ondorioz, azido foliko horren parte bat suntsitu egiten da, bitamina hori beroarekiko oso sentikorra delako. Zapore bitxia dutenez, elikagai anitzekin konbina daitezke.
Endibia-entsalada bati hainbat gehi diezazkiokegu: eskarola, tomatea, zainzuriak, atuna, arrautza, azenarioa, piperra, gulak, etab. Entsalada original bat egiteko, fruitu lehorrak, antxoak, frutak, ziapea edo intxaur-saltsa bota diezaiekegu, edo beteta aurkeztu.
Enbidiak egosita presta daitezke ere, eta zainzuriak izango balira bezala kontsumitu, hau da, ozpin-olio saltsarekin onduta edo etxeko maionesa pixka batekin.