Dendak

Eskerrik asko Bazkidearen Eguna gurekin ospatzeagatik!

Joaneko larunbatean (ekainak 11), EROSKI club-en 4.000 bazkide bertaratu ziren Bilboko Euskalduna Jauregira, gure «Bazkidearen Eguna» ospatzeko. Ekitaldi irekia eta parte-hartzailea izan zen, eta bertaratuek haientzat bereziki diseinatutako jarduerez betetako jardunaldi batekin gozatu zuten.

Oso pozik gaude Egun Azoka deitu dugun lehen edizio honek lortutako harrera onarekin. Jardunaldia publiko guztientzat izan zen, eta etxeko txikienek ere ikasi bitartean ongi pasatu zuten, EROSKI Fundazioaren eskutik antolatu genuen elikadura-eskolan.

«Bikain» bat gure tokiko ekoizleentzat!

Larunbatean, gure azoka berezira gerturatu ziren EROSKI club-eko milaka bazkideek aukera izan zuten Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako 20 ekoizle baino gehiago zuzenean ezagutzeko, bertan izan baikenituen haien produkturik onenen aukera aurkezten eta dastatzera ematen.

Zehazki, honako hauek egon ziren: Gorenak (Gipuzkoako sagardogileen elkartea), Talleri, Zudugara, Artomaña, Barrenetxe, Harakai/Basatxerri, Eceiza, Zubelzu, Artzai Gazta, Mahala, Lea Artibai, Zubia pateak, Zallo, Lurlan (Ostatu, Kota 585), Arbizu, Orbea/El Caserío, Larra, Ekolo, Valencia anaiak, Joselin, Sierra del oso, Baque, Alzola eta Jaio gaztak. Orri hauetatik, jardunaldian parte hartu izana eta edukitako jarrera eskertu nahi dizkiegu. Haiek gabe, ez litzakete berdina izango!

Adituek emandako informazio-hitzaldiak eta dastatzeak

Jardunaldi biribila lortzeko, informazio-hitzaldiak prestatu genituen, aditu ospetsuen parte-hartzearekin. Bertan izan ziren, besteak beste, Alejandro Martinez EROSKI Fundazioaren zuzendaria, Toscana Viar Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren kirol-elikadurako aditua eta Juan Carlos San Vicente EROSKIren produktu-kontrolaren arduraduna, eta elikadurari buruzko hitzaldi interesgarriak eman zituzten. Horrez gain, EROSKIren belle eguzkitako produktuetan lan egiten duen Leire Uribarrik azala zaintzeari eta babesteari aholku burutsuak eman zizkigun, beltzaran-kolore egokia eta polita lortzeko.

Jardunaldiaren beste arrakasta handietako bat dastatzeak eta uztartzeak izan ziren, Hazik antolatu eta Iñaki Suarez sommelierrak (Euskadiko sommelier onena 2005ean eta 2006an) gidatu zituztenak. Iñakik gure produktuek egiten dituzten uztartze ezin hobeak aurkeztu zizkigun, hala nola txakolina eta antxoa edota Arabako Errioxako ardoa eta Idiazabal gazta.

Datorren urtean, berriz ere zain izango gaituzue. Zuei esker, inoiz baino gehiago, «zurekin» sentitu gara larunbat honetan.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
15312